Eu

Eusko Jaurlaritzak euskararen erabilera sustatzeko dinamika berri bat aurkeztu du, Euskaltzaleen Topagunearekin lankidetzan

2017.eko maiatzak 12

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak Euskaltzaleen Topagunearekin lankidetzan sustatutako proiektu berri bat aurkeztu du gaur, Udaltop Euskara Zerbitzuen Topeketetan. Euskara Sustatzeko zuzendari Estibaliz Alkortak adierazi duenez, ekimen berritzaile honen helburu nagusia “hizkuntza ohituretan” eragitea da euskararen erabilera sustatzeko. ‘Euskarak 365 egun’ deituko da proiektu berri hau eta, honen bitartez, “euskararen erabilera soziala areagotzeko eta hizkuntza praktika berriak bultzatzeko ekimen zehatzak” bultzatuko dira.

Herriz herri hizkuntza ohiturak aldatzeko martxan jarri diren ekimenak proiektu berri honen oinarrian daude. Esperientzia hauek baliatuz, datozen urteotan antzeko hainbat ekimen sustatu eta zabaldu nahi dira euskararen erabileran eragiteko helburu horrekin.

Erakundeen eta euskararen aldeko gizarte eragileen arteko lankidetza proiektu berri honen ardatz nagusietako bat da. Eusko Jaurlaritzaren eta Euskaltzaleen Topagunearen arteko elkarlanetik sortutako egitasmo hau, administrazio publiko eta euskararen gizarte eragileen parte hartzera zabalik dago. Proiektu irekia da eta Udaltop topaketek balio izan dute bertaratuek beren lehen ekarpenak egin ahal izateko. Proiektuak ekarpen berriak jasoko ditu datozen hilabeteotan, eta urtearen amaieran abiatzeko prest izango da. Berez, Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, proiektua gizarteratzeko ahalegin berezia egingo da.

Ordura arte, batik bat 2018an eta 2019an zehar garatuko den dinamika hau gorpuzten joateko momentua izango da: ideiak jaso, atxikimenduak batu… Proiektu berria ekimen eta erronka zehatzetan egituratuko da, eta 2018a hastearekin batera hiztunak aktibatzeko ekimenak biderkatuko dira. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte mugarri garrantzitsua izango da, ‘Baietz 11 egun euskaraz elkarrekin!’ egitasmoa zabalduko baita euskararen lurralde guztietara. Proiektuak beste hainbat ekimen eta mugarri ere izango ditu, eta datozen hilabeteotan zehaztuko dira. Euskaldun pasiboak ere ekimenaren zati garrantzitsua izango dira.

Estibaliz Alkortak “jauzi” honen garrantzia azpimarratu du: “Uste dugu garaia dela jauzi kualitatibo eta kuantitatibo bat emateko erabilerari dagokienez, bada garaia urrats berriak emateko. Tokian tokiko ahaleginak komunitate osora zabaltzeko eta anplifikatzeko garaia da. Ez gara ezerezetik abiatuko, hiztunen aktibazioa lortzeko han eta hemen bultzatu diren esperientziak abiapuntua izango dira: Donostiako Egia auzoan, Lasarte-Orian, Agurainen edo Arrigorriagan egindakoa abiapuntua izango da”.

 

 

 

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AzkueFundazioa
    2017.eko maiatzak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @ZupiriaB: Ohiturak eta inertziak aldatzeko garaia. Euskararen erabilera sustatzeko dinamika berri bat. https://t.co/HQMaa8WqM6 https://

  • @juanmateozabala
    2017.eko maiatzak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @ZupiriaB: Ohiturak eta inertziak aldatzeko garaia. Euskararen erabilera sustatzeko dinamika berri bat. https://t.co/HQMaa8WqM6 https://

  • @plazaberri
    2017.eko maiatzak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @ZupiriaB: Ohiturak eta inertziak aldatzeko garaia. Euskararen erabilera sustatzeko dinamika berri bat. https://t.co/HQMaa8WqM6 https://

  • @PatxiSaez
    2017.eko maiatzak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @ZupiriaB: Ohiturak eta inertziak aldatzeko garaia. Euskararen erabilera sustatzeko dinamika berri bat. https://t.co/HQMaa8WqM6 https://

  • @AlmudenaOtaola
    2017.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @ZupiriaB: Ohiturak eta inertziak aldatzeko garaia. Euskararen erabilera sustatzeko dinamika berri bat. https://t.co/HQMaa8WqM6 https://

  • 2017.eko maiatzak 12

    La lengua es un vehículo y, como tal, quien tiene la suerte de manejarse en varios idiomas, tiene la libertad de elegir cuándo, dónde y cómo emplearlos.

    No hace falta que "tengáis tanto en cuenta" a los "euskaldunes pasivos" que, si lo son, será porque tienen la libertad de elegir su vehículo idiomático cuándo, dónde, cómo y con quién a ellos les plazca.

  • @ZupiriaB
    2017.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    Ohiturak eta inertziak aldatzeko garaia. Euskararen erabilera sustatzeko dinamika berri bat. https://t.co/HQMaa8WqM6 https://t.co/PkqrDyH8Of

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak