Berriak Osasuna
Eu

Bilbo-Basurtu ESIak Ospitaleratutako Umeen Egun Nazionala ospatu zuen, Basurtuko Unibertsitate Ospitalean 200 globo askatuta

2017.eko maiatzak 12
  • Ospitalean dauden umeek 200 globo jaso zituzten, eta musuak eta bestelako marrazkiak egin zituzten euren gainean; ondoren, batera askatu zituzten, eta Bilboko zerua kolorez bete zuten. 
  • Jarduera hori ospitale-arretaren eremuko entitate batzuk sustatutako kanpaina baten barruan kokatzen da; euren helburua da maiatzaren 13a izenda dadila Ospitaleratutako Umeen Egun Nazionala. 
  • Horrela, potentziatu eta nabarmendu nahi dituzte ospitale eta eremu pediatrikoetan egunez egun egiten diren humanizazio-ahaleginak. Izan ere, esfortzu hori aitortu nahi zaie ospitaleko langileei eta umeek ospitalean egin beharreko egonaldia atseginago egiten duten agente guztiei: medikuak, erizainak, irakasleak, boluntarioak eta ingresualdian zehar umeen ongizatea zaintzen eta hobetzen duten erakundeak.

 

 Bilbo-Basurtu ESIak Ospitaleratutako Umeen Egun Nazionala ospatu du gaur, 12:00etan globoak askatuta Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko San Pelayo Pabiloiaren ondoko landan. Ospitalean dauden umeek 200 globo jaso zituzten, eta musuak eta bestelako marrazkiak egin zituzten euren gainean; ondoren, batera askatu zituzten, eta Bilboko zerua kolorez bete zuten. Jarduera hori ospitale-arretaren eremuko zazpi entitatek sustatutako kanpaina baten barruan kokatzen da; euren helburua da maiatzaren 13a izenda dadila Ospitaleratutako Umeen Egun Nazionala (aurten ospakizuna egun bat aurreratu egin da, 13a larunbata delako). 

Ospitale mailako umeen arretari lotutako fundazio, entitate eta elkarte nagusiek bat egin dute Ospitaleratutako Umeen Egun Nazionala ezarri dadin. ATRESMEDIA, Abracadabra, Aladina, Menudos Corazones, Pequeño Deseo eta Theodora fundazioek, eta Asociación Española contra el Cáncer eta Federación Española de Padres de Niños con Cáncer elkarteek ahaleginak eta ilusioak bateratu dituzte elkarren artean eskatzeko maiatzaren 13a izenda dadila Ospitaleratutako Umeen Egun Nazionala. 

Maiatzaren 13rako, entitate horiek egintza oso berezia antolatu dute, egun hori instituzionalizatzeko eta herritarrak ospitalizazioak txikienei eragin ahal dizkien ondorioez sentsibilizatzeko: Espainia osoko 150 ospitaletan ingresatutako umeek milaka musu bidaliko dituzte zerura. Kanpaina honen bidez, omenaldia egin nahi zaie ospitaleratutako umeei eta euren familiei.  

Horrez gain, potentziatu eta nabarmendu nahi dira ospitale eta eremu pediatrikoetan egunez egun egiten diren humanizazio-ahaleginak. Izan ere, esfortzu hori aitortu nahi zaie ospitaleko langileei eta umeek ospitalean egin beharreko egonaldia atseginago egiten duten agente guztiei: medikuak, erizainak, irakasleak, boluntarioak eta ingresualdian zehar umeen ongizatea zaintzen eta hobetzen duten erakundeak.

 

BILBO-BASURTU ESI

Bilbo, 2016ko maiatzaren 12a

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @pediaguibel
    2017.eko maiatzak 15

    Comentario de Twitter:
    La OSI Bilbao Basurto celebró el Día Nacional del Niño Hospitalizado con una suelta de 200 globos en el Hospital... https://t.co/TwVTep6sQq