Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

IVAPeko Zaingo Batzordea

2010.eko azaroak 12

Atzo, Gasteizen,  IVAPeko Zaingo Batzordea ohiko deialdian elkartu zen. Batzordeak presidente izan zuen Iñaki Pariente Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendari  jauna, Justizia eta Administrazio Publikoaren sailburu Idoia Mendia anderearen ordezkoa.

Zaingo Batzordeak, alde batetik, 2011ko IVAPen gastu zein sarreren aurrekontuak aztertu zituen. Aurrekontu hauek  joan den urriaren 14an Batzordekideei bidali zitzaizkien onar zitzatela. Bestetik, Batzordeak onartu zuen, aho batez, IVAP eta EHUren arteko hitzarmena datorren urteko uda ostean federalismoa eta garapen autonomikoari buruzko  nazioarteko kongresua antolatzeko. Horretaz gain, zuzendaritzak IVAPeko beste eginkizun batzuei buruz berri eman zion Batzordeari.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan