Berriak

Doris Rivera giza eskubideen defendatzaile kolonbiarraren aurkako erasoa gaitzesten du Eusko Jaurlaritzak

2017-05-12

Aktibista hori Emakume Kolonbiarren Eskubideen eta Bakearen aldeko Emakumeen Elkarteko (ASODEMUC) kidea da, eta Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Eusko Jaurlaritzaren programan parte hartu zuen, 2015. urtean 

Eusko Jaurlaritzak salatzen du Doris Rivera giza eskubideen defendatzaile kolonbiarrak maiatzaren 7an, Vista Hermosan (Meta, Kolonbia), nozitutako erasoa. Jaso diren informazioen arabera, aurpegia estalita zeukaten bi gizon armatu haren etxean sartu ziren, eta Doris Rivera eta haren familia mehatxatu zituzten. 

Emakume Kolonbiarren Eskubide eta Bakearen aldeko Emakumeen Elkarteko (ASODEMUC) kidea da da Doris, giza eskubideen aldeko beste hainbat erakundetan parte hartzeaz gainera; besteak beste, Nekazarien Erreseba-guneetako Elkarte Nazionala (ANZORC), Giza Eskubideak Babesteko Fundazioa eta Konlonbia Ekialdeko NZH (DHOC). Gizartearen, herriaren eta nekazarien liderra izanik, hainbat mehatxu eta arriskuri aurre egin behar izan die Dorisek eta, horregatik, Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Eusko Jaurlaritzaren Programan parte hartu zuen, 2015. urtean. 

Eusko Jaurlaritzak, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bitartez, bere elkartasuna adierazten die giza eskubideen defendatzaileari eta haren familiari; horrez gain, bere kezka adierazi nahi du Kolonbian giza eskubideen defendatzaileek nozitzen dituzten kriminalizazio, estigmatizazio eta mehatxuengatik, eta gertakari horiek behar bezala ikertu eta erantzukizunak argituko diren itxaropena azaltzen du.

 

Iruzkin bat
  • @eajpnvargentina
    2017-05-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco denuncia el ataque a la defensora de derechos humanos colombiana Doris Rivera ➡ https://t.co/SZ7RRbGvVz

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan