Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Foru Erkidegoa eta Euskadi aurrera doaz trenbide-korridorearen eta euskal Y-aren arteko konexioaren azterketan

2017.eko maiatzak 12

Ayerdi lehendakariordeak eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako euskal sailburuak lan-bilera bat izan dute gaur goizean

Nafarroako Ekonomiaren Garapeneko lehendakariorde Manu Ayerdik eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak lan-bilera bat izan dute gaur goizean Iruñean, eta aurrera egin dute Foru Erkidegoak euskal Y-aren artean duen trenbide-korridorearen konexioaren azterketan.

Gainera, Ayerdi lehendakariordeak prestazio handiko trenaren sarbideari irtenbidea emateko Euskadiren eta Estatuaren artean hartutako akordioen berri izan du, garraiobide hori Iruñera hobeto iristea definitzeko lagungarri izango diren gogoeta-elementu berriak izateko eta hiriburu nafarreko egungo trenbide-begizta ezabatzeko.

Bi gobernuek uste dute Foru Erkidegoak Europa erdialdearekin duen trenbide sarearen konexioak Nafarroak euskal Y-arekin lotura zuzen eta azkar bat behar duela, horrela Iruñea Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuekin eta Pasaiako eta Bilboko kaiekin trenbidez lotzeko.

Halaber, euskal Y-Iruñea-Castejón konexioa korridore atlantikoaren eta korridore mediterraneoaren arteko konexio-trazadura gisa osatuko da, salgai eta bidaiarien trafiko mistoentzako korridore bat, Zaragozatik sare frantsesarekiko konexioraino, euskal Y-aren bidez.

Foru Erkidegoa eta Euskadi lankidetza estuan ari dira bi erkidegoetako trenbide-sare berrien trazadurak eta funtzionaltasuna definitzen, jakitun izanik trenbideak zer zeregin duen beren lurraldeen lehiakortasuna, konektagarritasuna eta garapen iraunkorra hobetzeko.

Gogoratu behar da bi administrazioek Protokolo bat sinatuta dutela Estatuko administrazioarekin, eta hor hiru aldeek konpromisoa hartu dutela elkarrekin eta adostuta bi lurraldeen abiadura handia konektatzeko.

Ayerdik eta Tapiak trenbide-konexio lehiakor bat izan behar dela esan dute, Europarekin lehenbailehen eta irtenbide hoberenarekin konektatzeko.

Euskadiren eta Nafarroaren arteko lankidetza bultzatzea

Ayerdi lehendakariordearen bulegoan egindako lan-bilera hau bi agintariek egin duten hirugarrena da lankidetza ekonomikoa eta enpresariala areagotzeko, bereziki industriaren, berrikuntzaren eta turismoaren alderdietan.

10 iruzkin
  • @mirenarantza
    2017.eko maiatzak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: Navarra y Euskadi avanzan en el estudio de la conexión del corredor ferroviario navarro con la Y vasca https://t.co/MCA0sv0MQQ

  • @MireiaElkoro
    2017.eko maiatzak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Navarra y la CAV avanzan en el estudio de la conexión del corredor ferroviario navarro con la #Yvasca ➡ https://t.co/Adp7xInFKi

  • @eajpnvargentina
    2017.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Nafarroa eta EAE aurrera doaz trenbide-korridorearen eta #euskalY-aren arteko konexioaren azterketan ➡ https://t.co/bOoiZTvTaC

  • @imanollanda
    2017.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Nafarroa eta EAE aurrera doaz trenbide-korridorearen eta #euskalY-aren arteko konexioaren azterketan ➡ https://t.co/bOoiZTvTaC

  • @jonbasterra

    RT @Irekia: Nafarroa eta EAE aurrera doaz trenbide-korridorearen eta #euskalY-aren arteko konexioaren azterketan ➡ https://t.co/VgVQWjrUVm

  • @jonbasterra
    2017.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Navarra y la CAV avanzan en el estudio de la conexión del corredor ferroviario navarro con la #Yvasca ➡ https://t.co/Adp7xInFKi

  • @EibarkoEGI
    2017.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Nafarroa eta EAE aurrera doaz trenbide-korridorearen eta #euskalY-aren arteko konexioaren azterketan ➡ https://t.co/bOoiZTvTaC

  • @jerkoreka

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Manu Ayerdi, Nafarroako lehendakariordea