Berriak Lehendakaritza
Eu

Zeanuriko azokara bertaratu da Lehendakaria San Isidro Nekazariaren jaian

2017.eko maiatzak 15

San Isidro jaia ospatzeko Zeanurin antolatutako azokan izan da Iñigo Urkullu Lehendakaria, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiarekin batera. Haiekin batera ere izan dira: Zeanuriko alkate Eusebio Larrazabal, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari Ikerne Zuluaga eta Elikagaien Kalitate eta Industriako Peli Manterola.

Guztiak izan dira mendi-ganaduaren eta haragiaren –azoka honetako ardatz nagusia– erakusketan eta lehiaketan eta aukera izan dute ikusteko behi- eta zaldi-aziendako 250etik gora abelburu, behi-aziendakoen presentzia nabarmenduz, baita hainbat arraza-lagin ere –limousina, piriniotarra eta Gorbeiako terreña behia, besteak beste–. Bestalde, elikagai-salmentako postuak ere bisitatu dituzte –gazta, eztia, baserriko ogia, txakolina eta sagardoa–, baita artisautzakoak ere. 

Bisitaldiaren aurretik, hedabideei egindako deklarazioetan, Tapia sailburuak zalantzan jarri du NPEren (Nekazaritza Politika Erkidea) eredua, 2020ra begira Espainiako Gobernuari planteatzen diona, "ez baitio funtsezko inolako gairi heltzen, oraingo NPEren arazoak saihesten ditu eta gaur egungo statu quoari eustearen alde dago”. Eredu horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak NPE “subsidiarioago eta malguago” baten alde egiten du apustu, lurralde bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko gai izango dena: eskema "iraunkorragoa eta etengabeko erreformen pean egongo ez dena", belaunaldien arteko erreleboa erraztuko duena, eta famili ustiapenei lehentasuna emango diena. Gainera, Tapia sailburuak azpimarratu egin du NPEren laguntzak nekazaritza-jardueran benetan diharduten ekoizleei bakarrik zuzentzearen garrantzia, ez, ordea, jardunik gabeko ustiapenei.

Tapiak sektore primarioaren datu onak nabarmendu ditu, azken urte honetan ehun bat pertsona hasi baitira lanean. Gainera, elikagaien sektorearen garrantzia azpimarratu du, BPGren %10,56 adierazi eta enplegu zuzena ematen duena.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @FTSI15
    2017.eko maiatzak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Acudimos junto al Lehendakari @iurkullu a la feria de Zeanuri con motivo del día de #Sanisidro > https://t.co/V2vqycejMu

  • @mirenarantza
    2017.eko maiatzak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Acudimos junto al Lehendakari @iurkullu a la feria de Zeanuri con motivo del día de #Sanisidro > https://t.co/V2vqycejMu

  • @mirenarantza
    2017.eko maiatzak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: #SanIsidro, nekazaritza sektoreko gizon eta emakumeen lana balioan jartzeko eguna #Zeanuri-n ospatuz https://t.co/smZes9DJZg h…

  • @mbarriola1
    2017.eko maiatzak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: #SanIsidro, nekazaritza sektoreko gizon eta emakumeen lana balioan jartzeko eguna #Zeanuri-n ospatuz https://t.co/smZes9DJZg h…

  • ana
    2017.eko maiatzak 15

    esta semana de cumpleaños otra vez , pronto el mio dia 30 mayo @iurkullu

  • @deiEJGV
    2017.eko maiatzak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Acudimos junto al Lehendakari @iurkullu a la feria de Zeanuri con motivo del día de #Sanisidro > https://t.co/V2vqycejMu

Ekitaldiko kargudunak