Berriak Lehendakaritza
Eu

Europa, Asia eta Ozeaniako euskal etxeak bilduko dira Parisen

2017.eko maiatzak 12
  • 19 euskal etxe arituko dira bateratutako proiektuak sortzearen garrantziaz, euskararen irakaskuntzaz eta on-lineko sareez, besteak beste 

Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, Gorka Álvarez Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak lagunduta, Europa, Asia eta Ozeaniako Euskal Etxeen Eskualde Batzarrean hartuko du parte. Batzar hori asteburu honetan izango da Parisen. 

Eskualde batzarrak munduan zehar banatuta dauden euskal etxe guztiak batzen ditu, amerikarrak izan ezik. Batzarrak bi urtez behin izaten dira Euskal Gizataldeen Mundu Batzarren arteko tarteetan, batzarrok bost urterik behin egiten dira eta. 

Oraingo honetan, 19 euskal etxetako ordezkaritzak joango dira Parisera: Bartzelonakoak, Madrilekoak, Mallorcakoak, Valladolidekoak, Valentziakoak, Zaragozakoak, Bordelekoak, Marseillakoak, Montpellierrekoak, Paukoak, Parisekoak, Bruselakoak, Londresekoak, Berlinekoak, Munichekoak, Erromakoak, Sydneykoak eta Tokiokoak. 

Ekitaldi nagusia bilera bat izango da, bihar, larunbatean, euskal etxe guztiek egingo dutena. Hor hainbat gai eztabaidatuko dira: proiektu bateratuak sortzeko eta baliabideak optimizatzeko aukera; euskararen irakaskuntzaren garrantzia; euskal etxeen sare birtualak (sare sozialak, web guneak, eta abar); edo Europako, Asiako eta Ozeaniako plataforma bateratu bat sortzeko aukera, interes komunei ahotsa emateko asmoz. 

Gaur egun 190 euskal etxe daude mundu osoko 25 herrialdetan banatuta, horietako gehienak amerikar kontinentean (Argentinan eta Estatu Batuetan). 

Aurten Eusko Jaurlaritzak 1,1 milioi banatuko ditu euskal etxeen artean, hainbat laguntza ildotan banatuta:

  • Euskal etxeen funtzionamendurako eta azpiegituren mantentze-lanetarako diru-laguntzak (902.307 €), eta
  • Atzerrian dauden euskal gizataldeetakoei asistentzia emateko eta behar larrian dauden pertsonei laguntzeko diru-laguntza (202.000 €).
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MireiaElkoro
    2017.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Las #EuskalEtxeak de Europa, Asia y Oceanía se reúnen este fin de semana en París ➡ https://t.co/FXcw4cks9b https://t.co/XdjLiZ

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak