Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzaren erantzuna Espainiako gobernuak 12/2016 Legearen aurka aurkeztutako errekurtsoaren aurrean

2017.eko maiatzak 12

Jonan Fernandez, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia hedabideen aurrean agertu da Espainiar Gobernuak biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko 12/2016 legeari jarritako errekurtsoa  baloratzeko. Agerraldia Jaurlaritzak Donostian duen egoitzan izan da.

Espainiako Gobernuak 12/2016 Legearen aurka aurkeztutako errekurtsoa aitzakiatan eraikita dago, argumentu juridikoetan baino. Esaten ez duena esanarazten dio Legeari, jarraian, Konstituzioaren aurkakoa dela esateko.

Legeak epaileen edo Auzitegien funtzioa inbadituko duen eskumen bakar bat ere Balioespen Batzordeari esleitu ez ezik, espresuki baztertzen du aukera hori. Bere atribuzioak administrazio-esparru batean kokatzen dira, ez ordea esparru penalean.

Balioespen Batzordeak erabaki behar du objektiboki eta arrazoituta ordaina eskatzen duen pertsona batek betetzen ote dituen Legeak berak biktimatzat aitortua izateko ezartzen dituen zenbait baldintza.

Eusko Jaurlaritzak irmo jarraituko du lanean gai honetan. Zehazki, bost lan-ardatz nagusi garatuko ditugu:

  1. Lege honen segurtasun juridikoa eta konstituzionaltasuna defendatuko ditugu Konstituzio Auzitegiaren aurrean.
  2. Geldiarazita ez dagoen esparru guztietan jarraituko dugu Legea garatzen.
  3. Zuzenean eta gardentasun osoz informatuko ditugu biktimak Lege honen tramitazio-egoerari buruz, une oro.
  4. Iritzia eskatuko diegu giza eskubideen eta biktimen defentsarekin zerikusia duten instituzioei, erakundeei eta euskal gizarteko pertsona nabarmenei.
  5. Iritzia eskatuko diegu giza eskubideen nazioarteko instituzioei eta erakundeei.

Giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimen errekonozimenduaren kausa bide luzeko lasterketa bat da, eta funtsezko hiru faktore ditugu gure alde:

a)     Errekonozimendua eta ordaina eman nahi dizkiegun biktimen benetako existentzia.

b)    Euskal gizartearen eta bertako eragile sozial, akademiko, juridiko eta politikoen gehiengo izugarri handiaren babesa.

c)     Giza eskubideen nazioarteko instituzioen eta erakundeen aldeko iritzia.

Horiexek dira bide luzeko lasterketa horren aktiboak. Biktimek jakin beharra dute dagoeneko errekonozimendu morala eta esplizitua dutela euskal gizartearen eta bertako instituzioen aldetik. Jakin beharra dute lanean jarraitzen dugula errekonozimendu hori legeetan ere islatu dadin.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @VirginiaOrtizC4
    2017.eko maiatzak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Nuestra respuesta ante el recurso interpuesto por el Gobierno español contra la Ley 12/2016 ➡ https://t.co/brveS9l2Zn #PazConv…

  • @monikabilbo
    2017.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Nuestra respuesta ante el recurso interpuesto por el Gobierno español contra la Ley 12/2016 ➡ https://t.co/6WgmBewif8 #PazConvi…

  • @monikabilbo
    2017.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Gure erantzuna Espainiako gobernuak 12/2016 Legearen aurka aurkeztutako errekurtsoaren aurrean ➡ https://t.co/5LJgEFUGFS #Bakea…

  • @GlaciarBlue
    2017.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Nuestra respuesta ante el recurso interpuesto por el Gobierno español contra la Ley 12/2016 ➡ https://t.co/brveS9l2Zn #PazConv…

Ekitaldiko kargudunak