Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Zientzia eta Teknologia Fakultateko 2009-2010 promozioko diplomen banaketa Alberto Magno ekitaldiaren baitan

2010.eko azaroak 12

Pedro Luis Arias Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordea Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateko 2009-2010 promozioko diplomen banaketan izan da. Alberto Magno 2010 ekitaldiaren baitan izan da diploma banaketa.

Iñaki Goirizelaia EHUko Errektorea eta Esther Dominguez Zientzia eta Teknologia Fakultateko Dekanoa izan dira Leioako Campuseko Areto Nagusian egindako ekitaldiaren buru.

Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Amaia Maseda Gizarte Erantzukizun eta Unibertsitate Hedakuntzako errektoreordea eta Osane Oruetxebarria, Zientzia eta Teknologia Fakultateko idazkari akademikoa ere izan dira bertan.

Zientzia eta Teknologia Fakultateko XXXVIII. promozioa 292 titulatu berrik osatzen dute. Bederatzi titulazio zientifiko-teknologiko eskaini dituzte 2009-2010 ikasturtean: Biologia, Biokimika, Ingurumen Zientziak, Fisika, Geologia, Ingeniaritza Elektronikoa, Ingeniaritza Kimikoa, Matematikak eta Kimika.

Halaber, ikasturteko espediente akademiko onenak saritu dituzte, 2008-2009 Litzentziaturako Sari Berezien Diplomak eman dituzte, baita 2007-2008 ikasturteko Etekin Akademikoaren Bikaintasun sariak ere.

Zientzia Fikziozko Alberto Magno XXII. Literatur Lehiaketa


Ekitaldian Zientzia Fikziozko Alberto Magno XXII. Literatur Lehiaketako erabakia ere eman dute. Aurtengoan 52 kontaketa aurkeztu dira txapelketan, hainbat herrialdeko parte hartzaileekin, hala nola Argentina, Kuba, Mexiko, Brasil, Kolonbia, Ameriketako Estatu Batuak, Uruguai, Suitza eta Espainiako hainbat toki.

Halaber, Raul Ibañez Fakultateko irakasle eta Dibulgazio Zientifikoko Sari Nazionalak "Enseñamos los matemáticos a cazar dragones?" hitzaldia eskaini du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Pedro Luis Arias Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordea