Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Giza Eskubideen Zuzendaritzak Zinexit jarri du martxan, Elkarbizitzaranzko Zine Erakusketa bat

2010.eko azaroak 12

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzak Zinexit jarri du martxan, Elkarbizitzaranzko Zine Erakusketa bat, alegia. Bere lehenengo edizioa Bizikidetasun Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko Plana (2010-2011) izenekoaren barruan dago eta bere asmoa da zinemagintzaren bidez pedagogia sozial bat bultzatzea. Doaneko sarreraz azaroaren 16tik azaroaren 19ra arte Bilboko Golem Ahóndiga zinetan izango da.  

Tituluen artean hiru herrialdeetako 4 produkzio daude.  Danimarkako film batez hasiko da, In a better World, da, hain zuzen haren izena. Susanne Bierrek zuzendutako film hau bere herrialdean hautatu du bertako Zine Akademiak Oskar sarietan'ordezkari gisa parte hartzeko. Geroago beste aurrestreinaldi baten txanda izango da, Israelgo My father my lord (David Volach) filmearena, alegia, eta geroago Espainiako honako film hauek ikusi ahalko dira: La casa de mi padre (Gorka Merchán) eta Mujeres en construcción (Begoña Atín eta Maite Ibáñez).

Eskaintza zinematografiko hutsaren osagarri gisa solasaldiak daude eta,  emanaldien ondoren bertan ikusleei parte hartzeko eskatuko zaie hainbat gai aztertzeko, honako hauek esaterako: bizikidetza Euskadin, emakumeak sufrimenduaren aurrez aurre, bakearen aldeko kultura eraikitzea. Aurreikusitako moderatzaileak dira Mila García de la Torre, Fernando Buesa Fundazioaren gerentea; Faustino López de Foronda, Arartekoaren idazkari nagusia; Eduardo Ruiz Vieytez, Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria; eta Mikel Mancisidor, Unesko Etxeko zuzendaria.  

Kontuan hartuta zineak zer-nolako ahalmena duen bere inguruari buruz eta bertan gertatzen diren bidegabekeriei dagokienez ikuspegi kritikoa sortzeko, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioak erakusketa berria bultzatu du. Horren helburua da bakean eta giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza bultzatu, jakinarazi eta hedatzea, betiere ulertuta horiek dakartzaten bizikidetza eta hausnarketa. Zineak emozioak aurkeztu eta sortzen ditu eta, gainera, beste era batean nekez ulertu daitezen abstrakzioak erakusten ditu. Zinearen ahalmena handia denez gero aurreikusi da heziketarako eta gizarteratzeko tresna bihurtzea eta topagune bat izatea indarkeriarik gabeko mundu baten ametsak eta proiektuak elkarri emateko. Mundu horrek bidezkoagoa behar du izan eta gainera honako hauetaz gehiago jantzia: askatasuna, berdintasuna eta jasangarritasuna.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko