Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzaren Biodonostia OIIko ikertzaileek garuneko tumore ohikoenaren garapenean funtsezkoa den genea identifikatu dute

2017.eko maiatzak 11

Nature argitaratzaile-talde ospetsuaren Scientific Reports aldizkarian argitaratu da Biodonostia OIIko Onkologia Zelurrareko lantaldeak eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko (Donostialdea ESI) medikuek egindako ikerketa-lana, eta bertan deskribatzen da SOX1 geneak nola jokatzen duen glioblastoma, pertsonengan ohikoena eta gaiztoena den garuneko tumorea, sortzen eta garatzen.

 

SOX1 transkripzio-faktore bat da, zelula ama helduen mantenuarekin lotuta dago eta sarritan dago isilarazita minbizian, defentsa-funtzioa egiten duenez tumore-zeluletan. Hau da, tumore ezabatzaile moduan jardun ohi du hainbat minbizi solidotan.

Hala ere, Biodonostia OIIko Onkologia Zelularreko ikerketa-taldeko burua den Ander Matheu doktoreak koordinatutako ikerketa honetan identifikatu da SOX1ek betetzen duen paper garrantzitsua glioblastomaren, pertsonengan ohikoena eta gaiztoena den garuneko tumorearen, progresioan eta errekurrentzian. Ikertzaileek, berez, ohi baino SOX1 maila handiagoak hauteman dituzte pazienteen biziraupen txikiagoarekin lotutako tumore-biopsien multzo batean. 

Era berean, identifikatu dute SOX1 maila nabarmen areagotzen dela glioblastomaren sorreraren eta progresioaren erantzulea den tumore-zelula  populazio espezifiko batean. Ikertzaileek glioma-zeluletan SOX1 isilarazten dutenean, hautematen dute hauek galdu egiten dituztela ezaugarri gaizto guztiak, bere burua berritzeko ahalmena eta tumore-jarduera barne direla.  Horregatik, ondorioztatzen dute geneak funtzio onkogenikoa betetzen duela minbizi-mota horretan.  

Emaitza horiek agerian uzten dute SOX1ek glioblastomaren progresioan duen funtzio berri eta garrantzizkoa. Eta, gainera, klinika aurreko justifikazio sendoa eskaintzen dute estrategia berritzaileak ikertzeko, genea xede terapeutiko eta estratifikazioko biomarkatzaile moduan erabilita.  

Oncogenic activity of SOX1 in glioblastoma lana Biodonostia Institutuko Onkologia Zelularreko ikerketa-taldeko buruan den Ander Matheu doktoreak koordinatutako nazioarteko lankidetza-proiektu bat da, eta honako ikertzaile hauek parte hartu dute bertan: Idoia Garcia, Juncal Aldaregia, Jelena Marjanovic Vicentic, Paula Aldaz, Leire Moreno-Cugnon, Sergio Torres-Bayona, Estefania Carrasco-Garcia, Laura Garros, Larraitz Egaña, Angel Rubio, Steven Pollard, Milena Stevanovic eta Nicolas Sampron.

Ikerketaren emaitzak argitaratzeaz gain, ikertzaileek hipotesi hauek garatu nahi dituzte. Horretarako, Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioaren (BIOEF) Transferentzia-Bulegoaren laguntzaz, emaitzak patentatu dira. BIOEF jabetza intelektualaren kudeaketaz arduratzen den erakundea da, eta Osakidetzan eta bere ikerketa zentroetan lortzen diren I+G+b emaitzen balorizazioan laguntzen du.

 

 

Donostia 2017ko maiatzaren 11

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko maiatzak 11

    Comentario de Twitter:
    .@Biodonostia OII-ko ikertzaileek garuneko tumore ohikoenaren garapenean funtsezkoa den genea identifikatu dute ➡ https://t.co/49N1nON0ZE

  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko maiatzak 11

    Comentario de Twitter:
    Investigadores del IIS @Biodonostia identifican un gen clave en el desarrollo del tumor cerebral más común ➡ https://t.co/ht5319imE2