Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Kazetari latinoamerikarrek euskal gastronomia ezagutzen dute

2017-05-11

Gastronomiaren Munduko Foroaren barnean, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak, BCC, OMT (Foroaren antolatzailea) eta Turespañaren lankidetzarekin, hiru egunetako prentsa-bidaia bat antolatu du gastronomiaren aldetik Euskadin interesa duten toki ezberdinetatik.

Hiru egunetan, 4 kazetari latinoamerikarrek, aste honetan Basque Culinary Centerren ospatutako Gastronomiaren Munduko Foroan izan ondoren, Euskadiko gastronomia-toki interesgarrienetan zehar arituko den prentsa-bidaia baten parte hartzen dihardute.

Presstrip-a Turismo, Merkataritza eta Turismo sailak-Basquetour-ek antolatu du Turismo Munduko Erakundearen (Munduko Foroaren antolatzailea), BCC-ren eta Turespañaren lankidetzarekin.

Kolonbia, Peru, Argentina eta Mexikoko kazetariek atzo Ordizia eta bere azoka bisitatu zituzten eta ondoren, Segurara joan ziren Idiazabal gazta nola egiten den ikusteko eta dastatzeko.

Handik Gasteizera joan ziren eta gaur bertako merkatura joango dira eta bazkarian euskal sukaldaritzaren platerrak egiteko erabiliko dituzten produktuak erosiko dituzte. Santa Maria katedralaraino hurbilduko dira eta Arabako Errioxarantza aterako dira.

Ardoaren eskualdean upategiak ikusiko dituzte eta arratsaldean, Bilborantza aterako dira. Bizkaiko hiriburua Euskadin zehar egiten ari diren bidaiaren azken etapa izango da kazetari latinoamerikarrentzat. Hiri honetan, Guggenheim Museoa, txakolindegi bat eta Eneko Atxaren jatetxea ikusiko dituzte.

4 iruzkin
  • @uaiartza
    2017-06-02

    Comentario de Twitter:
    RT @BasqueGlobalNet: Kazetari latinoamerikarrek euskal gastronomia ezagutu dute hiru eguneko bidai batean https://t.co/vXGmmcDKkr https://t

  • @agirrecenter
    2017-06-02

    Comentario de Twitter:
    RT @BasqueGlobalNet: Kazetari latinoamerikarrek euskal gastronomia ezagutu dute hiru eguneko bidai batean https://t.co/vXGmmcDKkr https://t

  • @GoierriTurismo
    2017-05-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Basquetour_eus: Kazetari latinoamerikarrek euskal gastronomia ezagutzen dute https://t.co/BIVJZBwwrg

  • @GoierriTurismo
    2017-05-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Basquetour_eus: #Euskadi acerca su #gastronomía a periodistas latinoamericanos https://t.co/yGeKd8mNuB

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko