Berriak Osasuna

Osakidetzak jarduketa protokoloa aktibatu du, Deustuko Unibertsitatean tuberkulosi kasu bat hauteman ondoren

2017-05-11

Osakidetzak, Deustuko Unibertsitatearekin batera, Euskadiko Tuberkulosi Programan finkatutako jarduketa-protokoloa jarri du abian, Deustuko Unibertsitatean biriketako tuberkulosi-kasu bat hauteman ondoren.  Euskal Osasun Zerbitzuak abian jarri ditu iada programa horretan finkatutako prebentzio-neurriak, baita kontaktuen azterketa hasi ere. 

Gogoratu behar da tuberkulosia ezabatu ez den gaixotasuna dela —Bizkaian, urtean, 170 kasu berri inguru agertzen dira—; hala ere gaur egun ez da larria eta tratamendu egoki batekin sendatzen da. Eztul egitean edo hitz egitean airetik kutsatzen da, eta, oro har, hura kutsatzeko elkarbizitza intimoa eta luzea egin behar da. Tuberkulosiaren baziloa oso sentikorra da kanpo-baldintzen aurrean. Hortaz, kasua hautematen den zentroan ez dago inolako tratamendu motarik egiteko beharrik, eta normaltasun osoz erabiltzen jarrai daiteke.

 

 

Gasteizen, 2017ko maiatzaren 11n

Iruzkin bat
  • @osakidetzaEJGV
    2017-05-11

    Comentario de Twitter:
    Jarduketa protokoloa aktibatu da, Deustuko Unibertsitatean tuberkulosi kasu bat hauteman ondoren ➡ https://t.co/1RYRfOAnKD

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan