Eu

“Turistak, gure gastronomiaren osagai bereizlearen bila datoz gurera", dio Isabel Muelak

2017.eko maiatzak 18

Turismo eta Merkataritzako Sailburuorde Isabel Muelak hitzaldia eman du gaur Euskal Kazetarien Elkarteak antolatu duen tailerraren barruan. "Gastronomía vasca, sector estratégico de Euskadi: turística, económica y culturalmente" izenburuko hitzaldian Sailburuordeak nabarmendu duenez, enogastronomiaren aldeko apustua egingo du Sailak, aipatua turismo-garapenaren ardatz estrategikoetako bat bilakatzeko.

Isabel Muelak aurkeztu dituen datuen arabera, Gastronomia eta ardoa bigarren eskaririk handiena dira Euskadira aisia-arrazoiengatik etortzen diren turisten artean. Gastronomia eta ardoa produktuak Euskadiko turismo-eskarian duen kuotak 8 puntu egin du gora 2010etik. Gurera datozen turisten % 78ak, halaber, Euskadi jomuga bakartzat aukeratu du, hau da, gurea ez da bidaia luzeago baten zati huts bat.

Hori guztiaren ondorioz, turismoaren arloa sustatzeaz gain gastronomiak jatetxeak, ostalaritza, turismo-agentzia hartzaileak, hotelak eta merkataritza bezalako arlo ekoizleak bultzatzen dituela azpimarratu nahi izan du Sailburuordeak. Aldi berean, tokiko kulturaren eta kultura globalaren arteko loturak ezartzen dituela esan du ere.

Euskadi Gastronomika

Eta, horrenbestez, jarraitu du Muelak, Euskadiko turismo-produktu gastronomiko globala osatzeko kudeaketa-eredu bat abiarazi du Turismo sailak eta, bertan, eskualdeak, hiriak, gaikako produktuak eta gastronomiaren eta enologiaren izen handiak sartuko ditu ere. Turismo-produktu horrek Euskadi Gastronomika izena jaso du eta lurraldeko eta arloko egitura publiko-pribatu ezberdinak eta garapen-plan batean bilduriko programa eta esku-hartze ildo ezberdinak hartzen ditu barne.

Klubeko egiturak 8 tipologia ezberdinetan biltzen dira: enpresa gastronomikoak, gaikako ibilbideak, ibilbide geografikoak, sare gastronomikoak, gastronomiaren izen handiak, eragile erraztaileak, eragile laguntzaileak eta preskriptoreak. Egitura bakoitzak turismo-balioko katearen arlo zehatzak landuko ditu eta eginkizun zehatzak ditu zehaztuta, bakoitzaren helburuak desberdinak baitira.

Bitarteko gastronomikoak:museo sarea eta esperientziak

Euskadiko bitarteko gastronomikoen garrantzia nabarmendu nahi izan du Muelak: museo gastronomikoen sarea, euskal kultura gastronomikoaren eta bere produktu ezagunenen inguruko turismo-esperientzia bikaina eskaintzeko xedearekin jaio dena; bai eta enogastronomiari loturiko esperientziak ere, guztien % 40a suposatzen dutenak. “Esperientzia-turismoak geroz eta eskari handiagoa dauka bisitatzen gaituztenen artean. Leku bat bisitatzeaz gain, leku horretako esperientziaren bat bizi nahi dute, beren bidaia ikasketa-prozesu, ezberdin den zerbait bilakatuz”, adierazi du.

“Gastronomia dimentsio anitzeko ikuspegi kultural batetik hartzea, produktu eta esperientzia enogastronomiko sortzaileak eta berritzaileak diseinatuz: hori da gastronomiaren profesionalek egun duten erronka. Eta gure lana Jaurlaritza gisa, euskal lurralde guztietan zehar zabalduriko turismo-bitarteko ezberdinak balioan jartzea izango da. Euskadira datozen bisitarien fluxua puntu zehatz batzuetatik ateratzea lortuko duen sustapen-lan bat egitea, aberastasuna zabaltzen lagunduz eta turismo-jarduerari loturiko ekonomia-jarduera eta enplegua sortzeko gaitasuna bultzatuz.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak