Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadiko Lan Sozietateen Elkartearen batzar orokorra itxi du Lehendakariak

2017.eko maiatzak 12
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Lehendakariak Asle-Euskadiko Lan Sozietateen Elkartearen batzar orokorra itxi du. Donostiako Aquariumean egin da, eta enpresa horiek ekonomiari eta enpleguari egiten dieten ekarpena aitortu du bertan Lehendakariak. Foro horretan, “konfiantza eta egonkortasun giroa” bultzatzen jarraitzeko Eusko Jaurlaritzak duen borondatea helarazi die Urkulluk eta iragarri duenez “Euskadiko Juncker Planaren antena bat” eskatu du, hazkundearen eta enplegua sortzearen aldeko inbertsio publiko-pribatu handiagoa mobilizatzea ahalbidetzeko.

Urkulluk berriro jarri du mahai gainean euskal Exekutiboaren lehentasun nagusietako bat, hau da, langabezia-tasa %10aren azpitik murriztea eta 20.000 gazteri lehenengo lan-aukera bat eskaintzea, "gure ahalegin bateratua merezi duen" helburua, alegia. Zentzu horretan, ekonomia sozialaren eredua goraipatu du, lankidetzaren erakusgarri argia. “Erreferentzia bat zarete gizartea positiboan eraldatzeko”, adierazi du.

Aste honetan bertan Bruselara egin duen bidaian Lehendakariak Europako agintariekin izan dituen elkarrizketetan ere aipatu da eredu hori eta, izan ere, aitortu egin dute Euskadiko kudeaketaren zehaztasuna, bere egonkortasuna, eta bermatu egin dute gainera euskal Kontzertu Ekonomikoaren aldeko beren jarrera, Urkulluk gaur azaldu duenez. Ekonomia produktiboaren eta enplegua sortzearen aldeko inbertsio- eta sustapen-politika ekonomiko baten alde apustu eginez, Eusko Jaurlaritzak "Euskadiko Juncker Planaren antena bat" eskatu duela jakinarazi du gainera, inbertsio publiko-pribatu handiagoa mobilizatzea ahalbidetzeko.

Asle-ren gaurko ekitaldian enpresa afiliatuak eta sektorearen sustapen-politiken diseinuan inplikatutako instituzioak bildu dira. Batzarrean, joan den 2016ko ekitaldian zehar lortutako emaitzen memoria, balantzea eta kontua onesteari ekin diote erakundeko kideek. Bestalde, oraingo ekitaldirako ekintza-lerro nagusiak taxutu dituzte, 2017rako estrategiak eta ekintza-planak aurkeztuz. 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @eajpnvargentina
    2017.eko maiatzak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Euskadiko Lan Sozietateen Elkartearen batzar orokorra itxi du @iurkullu Lehendakariak ➡ https://t.co/kbpwnnWbTi https://t.co/

  • @melitia_
    2017.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Euskadiko Lan Sozietateen Elkartearen batzar orokorra itxi du @iurkullu Lehendakariak ➡ https://t.co/kbpwnnWbTi https://t.co/

  • @Gob_eus
    2017.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    Euskadiko Lan Sozietateen Elkartearen batzar orokorra itxi du @iurkullu Lehendakariak ➡ https://t.co/kbpwnnWbTi https://t.co/OMcOOMYVOB

Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)