Berriak Lehendakaritza
qrcode

Hirugarren sektore sozialean inplikatutako pertsonen lana aitortu du Lehendakariak

2017-05-12
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Inbertsioan eta sustapenean oinarritutako politika ekonomikoa defendatzen du Urkullu Lehendakariak uste sendo honekin: “enplegua da politika sozial onena”

Iñigo Urkullu LehendakariaEnplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal eta Osasun sailburu Jon Darpón lagun zituela, Sareen Sareak antolatutako jardunaldian izan da Bilboko Itsas Museoan, Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna zela eta. Eusko Jaurlaritzak sektore horrekin hartua duen konpromisoa defendatu du Lehendakariak, bere uste sendoa azpimarratuz, hau da, “enplegua da politika sozial onena”. Horixe da Euskadi 2020 Estrategiaren giltzarria, Exekutiboak aste honetan bertan Europako agintarien aurrean aurkeztu duena.

Urkulluk azaldu duenez hazkundearen garaia da, "Euskadin dugun aurrekontuen, ekonomia fiskalaren eta finantzarioaren egonkortasun instituzionalean” oinarritutakoarena. Hala, “Juncker planaren” garapena bultzatzearen alde egin du apustu Eusko Jaurlaritzak, eta inbertsioan eta sustapenean oinarritutako politika ekonomikoa defendatzen du, ekonomia produktiboaren eta enplegu-aukerak sortzearen alde. “Europak gure herrialdearen kaudimena aitortzen du eta oinarri sendo horren gainean, malgutasun-planteamendu bat egin dugu austeritatean”, azaldu du Lehendakariak duela gutxi Bruselara egin duen bisitaldiari buruz, non Europako Batzordeko lehendakari Jean-Claude Junckerrekin bildu den. 

Gaur Bilbon izandako ekitaldia aukera ona izan da Urkullurentzat hirugarren sektore sozialean inplikatutako pertsonen ekarpena aitortzeko eta, gai horretan euskal Exekutiboak aurreikusitako jarduketa-lerroen artean, Hirugarren Sektorearen Sustapen Estrategiaren lanketa nabarmendu du, 2020ko ikuspegiarekin eta zeregin honekin: “euskal gizartean antolatutako ehun soziala, partaidetza eta solidaritatea indartzea”.

ERREKONOZIMENDUA GIZARTE-ERAKUNDEEI

La maravillosa sensación es ser parte-zoragarria da partaide izatea lemapean ospatu nahi izan du Sareen Sareak ekitaldi hau, Hirugarren Sektorearen Eguna dela eta, Euskadiko 3.500dik gora gizarte-erakundeetan lanean diharduten pertsonen zereginari ikusgarritasuna emateko, baita erakunde horien erabiltzaileei ere. Ekitaldi horrek Euskadiko Hirugarren Sektorearen Legea onetsi zeneko lehenengo urteurrena ospatzeko ere balio izan du. Lege horren onespena gertaera gogoangarria izan zen estatu-mailan, erakundeek egindako lanaren errekonozimendu instituzional eta legalean. Gainera, omenaldi bat egin zaio Pedro Fernández Garcíari hirugarren sektorearekin hartutako konpromisoagatik.

Ordezkaritza instituzional, politiko eta sozial zabal eta anitz batek parte hartu du ekitaldian. Hala, bertaratuen artean nabarmentzekoak dira: Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejería, Bilboko alkate Juan María Aburto, Itsas Museoko zuzendari Jon Ruigomez, edo Sareen Sareako lehendakari Gonzalo Rodríguez. 

Sareen Sarea erakundeak sare eta erakunde desberdinak biltzen ditu, Hirugarren Sektore Sozialaren eremu desberdinetan lanean dihardutenak. Hona hemen bertako kide diren gizarte-erakundeetako batzuk: Cáritas, ONCE, Gorabide, Gurutze Gorria, Harresiak apurtuz, Lantegi batuak, CEAR, Hirukide edo REAS.

17 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @santi_membibre
    2017-05-13

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu reconoce la labor de las personas implicadas con el tercer sector social ➡ https://t.co/Z9d9Uk4WZ7 ht…

  • Argazkia SN Robot
    @sareensarea
    2017-05-13

    Comentario de Twitter:
    @Irekia El #Lehendakari @iurkullu habla de la labor del #TercerSectorSocial de Euskadi #12Mayo https://t.co/w6C8pM6GMH

  • Argazkia SN Robot
    @aitoribe1982
    2017-05-13

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu reconoce la labor de las personas implicadas con el tercer sector social ➡ https://t.co/Z9d9Uk4WZ7 ht…

  • Argazkia SN Robot
    @eajpnvargentina
    2017-05-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu reconoce la labor de las personas implicadas con el tercer sector social ➡ https://t.co/Z9d9Uk4WZ7 ht…

  • Argazkia SN Robot
    @AzalgorriBilbao
    2017-05-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu reconoce la labor de las personas implicadas con el tercer sector social ➡ https://t.co/Z9d9Uk4WZ7 ht…

  • Argazkia SN Robot
    @ConsejeroD7
    2017-05-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu reconoce la labor de las personas implicadas con el tercer sector social ➡ https://t.co/Z9d9Uk4WZ7 ht…

  • Argazkia SN Robot
    @mikel_uriguen
    2017-05-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu reconoce la labor de las personas implicadas con el tercer sector social ➡ https://t.co/Z9d9Uk4WZ7 ht…

  • Argazkia SN Robot
    @caritas_bizkaia
    2017-05-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu reconoce la labor de las personas implicadas con el tercer sector social ➡ https://t.co/Z9d9Uk4WZ7 ht…

  • Argazkia SN Robot
    @javierzarraga
    2017-05-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu reconoce la labor de las personas implicadas con el tercer sector social ➡ https://t.co/Z9d9Uk4WZ7 ht…

  • Argazkia SN Robot
    @GEZKI_
    2017-05-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Hirugarren sektore sozialean inplikatutako pertsonen lana aitortu du @iurkullu Lehendakariak ➡ https://t.co/GWxRKtUF5h https:/…

  • Argazkia SN Robot
    @Gaztaroa
    2017-05-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu reconoce la labor de las personas implicadas con el tercer sector social ➡ https://t.co/Z9d9Uk4WZ7 ht…

  • Argazkia SN Robot
    @monikabilbo
    2017-05-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu reconoce la labor de las personas implicadas con el tercer sector social ➡ https://t.co/Z9d9Uk4WZ7 ht…

  • Argazkia SN Robot
    @GPdMG
    2017-05-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu reconoce la labor de las personas implicadas con el tercer sector social ➡ https://t.co/Z9d9Uk4WZ7 ht…

  • Argazkia SN Robot
    @jerkoreka
    2017-05-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu reconoce la labor de las personas implicadas con el tercer sector social ➡ https://t.co/Z9d9Uk4WZ7 ht…

  • Argazkia SN Robot
    @eajpnv
    2017-05-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu reconoce la labor de las personas implicadas con el tercer sector social ➡ https://t.co/Z9d9Uk4WZ7 ht…

  • Argazkia SN Robot
    @PNV_Indautxu
    2017-05-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu reconoce la labor de las personas implicadas con el tercer sector social ➡ https://t.co/Z9d9Uk4WZ7 ht…

  • Argazkia SN Robot
    @mutualiaeus
    2017-05-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Hirugarren sektore sozialean inplikatutako pertsonen lana aitortu du @iurkullu Lehendakariak ➡ https://t.co/GWxRKtUF5h https:/…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)