Berriak Lehendakaritza
Eu

Europako Erkidegoaren aurrekontua handitzea proposatuko du Eusko Jaurlaritzak Bruselan

2017.eko maiatzak 11
  • Marian Elorzak 33 zuzenketa aurkeztuko ditu Eskualdeen Komitean, ekonomia, bioekonomia, berrikuntza soziala eta finantza arauei buruzkoak, besteak beste 
  • EB zabaltzeko estrategiari buruz, Eusko Jaurlaritzak berretsiko du garrantzitsua dela arrazakeriari eta xenofobiari aurre egitea Europan sortzen diren gorroto diskurtsoen gorakada dela-eta 

Eusko Jaurlaritzak Bruselan aurrekontu dotazioa handitu behar dela defendatuko du kohesio politika benetan eraginkorra izan dadin eta helburuak lortu ahal daitezen. Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia arduratuko da egun hauetan Europako araudia dela-eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera defentzeaz Eskualdeen Komitearen osoko bilkuran.

Zehazki, hainbat irizpeni egindako 33 zuzenketa aurkeztuko ditu guztira Marian Elorzak honako gai hauetaz: biekonomiaren herri eta eskualde dimentsioaz; berrikuntza sozialaz; kohesio politikaren etorkizunaz; EBren zabaltze estrategiaz; gazterian eta Europako Elkartasun Kidegoan inbertitzeaz; eta EBren aurrekontuari ezarri ahal zaizkion arau finantzarioez.

Kohesio politikaren etorkizunaren inguruan, Jaurlaritzak aurrekontu dotazioa handitzea proposatuko du, politika hori benetan eraginkorra izan dadin eta aurreikusitako helburuak lortu ahal ditzaten.

Halaber eta EBren zabaltze estrategiari buruz, Eusko Jaurlaritzak berretsiko du arrazakeriaren eta xenofiaren aurka egitea garrantzitsua dela Europan sortzen ari diren gorroto dirkurtsoen gorakadari aurre egiteko, eta Eskualdeen Komiteari eskatuko dio ekin dieziola lanari EBren Oinarrizko Eskubideen Gutunean jasota dauden balioak gailendu daitezen.

Azkenik, biekonomian eskualdeek eta herriek egin dezaketenaren inguruan, Euskadik apustu sendoa egingo du lehen mailako produkzioaren eta nezkazaritzako elkagaien alde, jasangarritasuna eta karbono gutxi ekoizten dituzten prozesuak bultzatzeko asmoz. Gainera, Eusko Jaurlaritzak biomasaren balioa azpimarratuko du eta defendatuko du Estatu kide bakoitzean jasangarritasun irizpideak zuzentzen dituen araua batzea.

Osoko bilkuran hauek hartuko dute parte: Antonio Tajani Europako Parlamentuko presidenteak, Jyrki Katainen Europako Batzordeko presidenteordeak; Günther H. Oettinger Aurrekontu eta Giza Eskubideen komisarioak; Gudrun Mosler-Törnström Europako Kontseiluko Kongresuaren presidenteak eta Tonino Picula Europako parlamentuko diputatuak.

 

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2017.eko maiatzak 11

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno propone en Bruselas aumentar la dotación presupuestaria comunitaria para que la cohesión sea efectiva ➡ https://t.co/M6yjoDOoEt

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak