Eu

Banco Santander Fundazioa Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioaren babesle gisa gehitzeko sinadura-ekitaldian izan da Zupiria sailburua

2017.eko maiatzak 11

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Banco Santander Fundazioa Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioaren babesle gisa gehitzeko sinadura-ekitaldian izan da. Joxean Muñoz Kultura sailburua ere ekitaldi honetan izan da. Sinadura honen bitartez, Fundación Banco Santaderrek indartu egin du Arte Ederren Museoarekin zuen lankidetza.

Fundazio honek 2004an egin zuen bat Obra Gonbidatua programarekin, babesle gisa; orain, Arte Ederren Museoarekin zuen lankidetza horretan sakondu nahi izan du. 'Obra gonbidatua' programari esker Grecoren Museoko (Toledo) bildumako bi obra nabarmen –Antonio de Covarrubias y Leivaren erretratua eta Diego de Covarrubias y Leivaren erretratua, neurri bereko bi olio (68 x 57 zm)– bisitatu ahal izango dira Bilbon. Grecok 1600. urte inguruan pintatu zituen lan hauek.

Museoaren gobernuko organo gorena da Fundazioa, eta bertan biltzen dira instituzioetako ordezkariak –Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza– eta beste hainbat pertsona fisiko edo juridiko; azken horiek, egiten dituzten ekarpen garrantzitsuengatik edo museoaren jardunaren inguruan duten ezagutza zabalagatik, fundazioaren helburuak lortzen lagundu dezakete.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak