Berriak Segurtasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak segurtasunez gidatzeko ikastaroak antolatu ditu motor-gidarientzat

2017.eko maiatzak 10

Bigarren edizioa da, eta saioak hiru lurralde historikoetan egingo dira

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak motor-gidarientzat antolatutako ikastaroa maiatzaren 21ean egingo da Gasteizen, 27an Barakaldon eta 28an Donostian. Izen-ematea doan da.
 
Kolektibo ahulenak babestea da 2015-2020ko Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako Plan Estrategikoaren helburu nagusietako bat, eta kontzeptu horretan joan-etorrietarako  motorra erabiltzen duten pertsonak sartzen dira istripua izanez gero gorputzak jasotzen duelako inpaktua eta areagotu egiten delako lesio larriak jasateko aukera.

Esparru horretan jarri du abian Trafiko Zuzendaritzak segurtasunez gidatzeko ikastaroen bigarren edizio hau, B+3 gidabaimena (hiru urte edo gehiagoko antzinatasuneko B baimena) duten motor-gidariei eta A1 gidabaimena edo 125cc-ko motozikletak gidatzeko gaikuntza ematen duen beste edozein gidabaimen duten motor-gidariei zuzenduta.  

Sei saio aurreikusi dira guztira, bakoitza lau ordukoa, eta gehienez 20 pertsonak parte hartu ahal izango dute. Gasteizen Mendizabalako aparkalekuan egingo da datorren maiatzaren 21ean; Barakaldon Antsioko zabaldegian (Gurutzeta) maiatzaren 27an; eta Donostian Sagueseko zabaldegian, maiatzaren 28an.

Parte-hartzaile bakoitzak bere motozikleta eraman beharko du, egoera onean eta erabiltzeko lege-baldintza guztiak betetzen dituela, eta, horrez gain, ibilgailuaren nahitaezko asegurua eta IATa, biak indarrean. Gainera, bakoitzak bere kaskoa, eskularruak, botak eta babes-jantziak eramango ditu. Ikastaroa egiten dutenek ziurtagiri bat jasoko dute.

Izena doan emango da honako helbide elektronikoan: trafikoa@inscripcion.info

Motor-gidarien istripu-tasa

Gaur arte 19 pertsona hil dira Euskadin trafiko-istripuen ondorioz, eta horietako bi motor-gidariak ziren. Gainera, 27 motorzalek jasan dituzte zauri larriak (26 gidarik eta bidaiari batek).

Iaz, 2016an, 12 motorzale hil ziren (11 gidari eta bidaiari bat), eta 99 zauritu ziren larriki.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Ikastn_BOZI
    2017.eko maiatzak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La Dirección de #Tráfico del Gobierno Vasco organiza #cursos de conducción segura para #motoristas ➡ https://t.co/C43qHDxrDv ht…

  • @GazteguneaLeioa
    2017.eko maiatzak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La Dirección de #Tráfico del Gobierno Vasco organiza #cursos de conducción segura para #motoristas ➡ https://t.co/C43qHDxrDv ht…

Komunikabideek behera kargatzeko