Eu

Arabako Abokatutzaren I. Kongresu Juridikoa inauguratu du San José sailburuak

2017.eko maiatzak 11

Lana eta Justizia sailburu María Jesús San José Arabako Abokatutzaren I. Kongresu Juridikoaren inaugurazioan izan da. Gasteizko Europa Kongresu Jauregian egin da ekitaldia, eta EAEANeko lehendakari Juan Luis Ibarra eta hiriko alkate Gorka Urtaran ere izan dira bertan. Hau bezalako prestakuntza-foroen garrantzia azpimarratu du San Josék, gizartea, bere aldetik juristen gero eta eskari maila handiagoa ikusita, profesional gaituenez hornitu ahal izateko. Gainera, bere sailaren lerro estrategikoak azaldu ditu justizia “hurbilago” bat lortzeari begira, eredu “irekiago eta berritzaileago" baterantz eboluzionatzeko joera hartuko duena.

Arabako Abokatutzaren Kongresu Juridikoan, Arabako Abokatuen Elkargoak antolatutakoan, ondokoen ponentziak emango dira: Francisco Javier Orduña Moreno, Auzitegi Nagusiko Lehen Salako majistratua; Edmundo Rodriguez Achútegui, Bizkaiko Probintzia Auzitegiko majistratua; Francisco Marín Castán, Auzitegi Goreneko Lehen Salako lehendakaria eta Eloy Velasco Núñez, Auzitegi Nazionaleko 6. Instrukzio Epaitegi Nagusiko majistratua, besteak beste.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak