Eu

Burdinbidearen Euskal Museoak Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du datorren igandean

2017.eko maiatzak 09

Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak igandean, maiatzaren 14an, Azpeitian (Gipuzkoa) duen egoitzan MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA ospatuko du. Ospakizun hori dela eta, hainbat jarduera programatu dira.

Munduko museoen komunitateak maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen du. Aurten Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak igandera, maiatzaren 14ra eraman du ospakizun nagusia, eta horren helburua Euskadi guztitik Azpeitiraino bisitarien helduera erraztea da.

Maiatzaren 14ko egunerako aurreikusita dauden jarduera aipagarrien artean, desagertutako Urolako Trenbidearen trakziozkoa den antzinako azpiestazioko eraikinean mundu mailan euskal trenbide eraikitzaile garrantzitsuena den BEASAINGO CAF ENPRESAREN URTEMUGAKO oroitzapenezko irekiera aurkitzen da. Erakusketa hori Beasaingo Lemniskata elkarte kulturalarekin, Euskotrenekin eta CAF enpresarekin batera egin den erakusketa izan da. 15 taulen bidez, enpresa honek bere jatorrietatik, hau da 1860. urtetik aurrera, 1917an Trenbideko Konpainia Laguntzailea eratu arte izan duen bilakaera islatzen du, eta bere bilakaera gure egunetaraino: hasierako egurrezko bagoietatik abiadura handiko tren modernoetaraino. Era berean, bisitariek Martín García Garmendiak eta Juanjo Olaizolak idatzitako erakusketaren gida oso bat erosi ahal izango dute.

Erakusketa honen aurkezpenarekin batera, Museoak bere egoitzan, Azpeitiko antzinako geltokian, eta Lasao artean hiru Tren Historiko zirkulazioan jarriko ditu, Urola ibaiaren ibilgua ertzetik joaten den 5 kilometrotako ibilbide batean. Zerbitzuetako lehenengoa Azpeitiko nasetatik 11:00etan irtengo da eta Rotterdam-en (Holanda) 1953an eraikia den Portugaleko Trenbideetatik datorren diesel-elektriko automotore beterano bategatik bermatuko da.

 

Bigarrenak irteera 12:00etan egingo du, Zugastieta, Museoko beteranoetarikoa den lurrunezko tren-makina buru dela, Amorebietatik Gernaikarako Trenbiderako 1888an Glasgowko Sharp Stewart eskoziar markakoak eraikita.

Azkenik, 13:00ean, azken trena ibiliko da, eta bertan lurrun eta diesel trakzio bikoitza interesgarria eskainiko da, lurrunezko tren-makina artikulatuaren artean partekatuta, E-205, Mallet sistemaren arabera, Portugaleko Trenbideetarako Henschel alemaniar markak 1913an eraikita, eta Euskal-Asturiar Trenbideko 1004 diesel-elektriko tren-makina, Alsthom-ek eraikita 1965ean.

Iganderako, maiatzaren 14rako antolatutako ekintzekin batera, Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak ere, Museoen Nazioarteko Egun berean, desagertutako Urolako Trenbidearen historikoak diren bi film aurkeztea aurreikusita dauka. Horietako lehenengoa, erabat berria da eta Espainiako Zinemateka Nazionalaren laguntzari eta Fernando Trevijano Lardies, filmaren egilearen bilobari esker berreskuratua izan da, honek 1926ko otsailaren 22an desagertutako Urolako Trenbidearen inaugurazio ekitaldiak filmatu baitzituen. Beste alderdien artean, hau Azpeitian filmatutako filmik zaharrena izan daiteke.

Jardunaldi honetan aurkeztuko den bigarren filmazioa 1951eko otsailaren 22an egin zen Urolako Trenbidearen 25. Urtemuga dela eta, eta Euskal Filmotekarekin batera zaharberritua izan da.

Film bien aurkezpena MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNEAN izango da, ostegunean, maiatzaren 18an, 19:00etan, Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoko ekintzen aretoan.

Museoko instalazioen irekiera ordutegia honako hau da:

  • Asteartetik ostiralera lanegunetan: 10:00etatik 13:30era; eta 15:00etatik 18:30era.
  • Larunbatak: 10:30etik 14:00etara; eta 16:00etatik 19:30era.
  • Igandeak eta jaiegunak (astelehena izan ezik): 10:30etik 14:00etara.

Euskotrenek gogorazten du larunbatean, maiatzaren 13an, 2017ko ekitaldiko ohiko zerbitzuan sartuta dauden lurrun tren biek ere zirkulatuko dutela. Azpeitiko Museotik irtengo dira 12:30ean eta 18:00etan.

Jendearentzako informazioa

·         Burdinbidearen Euskal Museoko helbidea: Julián Elorza, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).

·         Informaziorako telefono-zenbakia: 943 15 06 77

·         Faxa: 943 15 07 46

·         Posta elektronikoa: museoa@euskotren.eus

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jescoin
    2017.eko maiatzak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: El Museo Vasco del Ferrocarril celebrará el próximo domingo el Día Internacional de los Museos https://t.co/JqPCg75cJm https:/…

  • @jescoin
    2017.eko maiatzak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: Burdinbidearen Euskal Museoak Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du datorren igandean https://t.co/UbWvZGHRXi https://t.co/iLT