Berriak Hezkuntza
qrcode

Hezkuntza Sailak 2017ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onartu du (Gobernu Bilera 2017-05-09)

2017-05-09

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran, Hezkuntza Sailburuaren proposamenez, Sail honen 2017 urterako Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onartu du. Dokumentu honetan Hezkuntza Sailaren lau Sailburuordetzek eta hamar Zuzendaritzek kudeatzen dituzten diru-laguntza deialdi guztiak jasotzen dira, eta laguntza hauen aplikazioarekin lortu nahi diren helburuak eta eraginak ere zehazten dira.

Izaera programatikoa duen Plan hau Hezkuntza Sailaren politika antolatzeko tresna da, diru-laguntzen bidez, gizartearen intereserako den jarduera bat sustatzea edo helburu publikoren bat lortzea jomuga duten jardun-arloetan.

Orotara, 59 diru-laguntza lerro ditu egun Hezkuntza sailak, eta horien kopuru osoa 144.277.070 eurokoa da 2017 urterako. 59 deialdi horien artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, eskolaratzeko beka eta laguntzak, unibertsitate-bekak, Lanbide Heziketako zein unibertsitateko ikasleen mugikortasuna errazteko laguntzak, irakasleen prestakuntzarako deialdiak, ikerketa sustatzea helburu dutenak, edo udal titulartasuneko eskoletan instalazioak egokitzera bideratuta dauden diru-laguntzak.

Hezkuntza Sailaren 2017ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoa Sail honen webgunean kontsultatu ahal izango da, bihartik, maiatzaren 10etik aurrera.

3 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @ikas_info
    2017-05-10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Departamento de #Educación aprueba el Plan Estratégico de #Subvenciones 2017 ➡ https://t.co/o4sG2ZMwil

  • Argazkia SN Robot
    @FPeuskadi
    2017-05-10

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Educación aprueba el Plan Estratégico de Subvenciones 2017 (Consejo de Gobierno 09-05-2017) https://t.co/2uzkd18u7N

  • Argazkia SN Robot
    @ruizbobes
    2017-05-10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Departamento de #Educación aprueba el Plan Estratégico de #Subvenciones 2017 ➡ https://t.co/o4sG2ZMwil

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko