Eu

15,7 milioi euro langile okupatuen prestakuntza sustatzeko (Gobernu Bilera 2017-05-09)

2017.eko maiatzak 09

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek proposatuta, Jaurlaritzak, gaur egindako bileran, Lanbideren laguntzen deialdiei lotuta 15.700.000 euroko gastua baimendu du, EAEn langile okupatuen prestakuntza sustatzeko. Laguntza horien kudeaketan, Hobetuz Fundazioak —duela gutxi Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioan eraldatua— Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde laguntzaile gisa jardungo du.

Hobetuz garatzen ari den jarduera Euskadiko enpresen, langileen eta ikastetxeen artean, etengabeko prestakuntzaren aldeko interesa sustatzera zuzenduta dago, baita jarduera horrek hedapen eta eraginkortasun handiena izan dezan lortzeko baldintzak sustatzera ere. Testuinguru honen barne kokatuta daude Gobernu Kontseiluak gaur diruz babestea onartu duen Lanbideren laguntzen bi deialdiak; alde batetik, langile okupatuentzako eskaintza-enplegurako prestakuntza-planak sustatzera zuzendutakoa eta, bestetik, enpresen aldetik prestakuntza-ekintza estrategikoak gauzatzen laguntzera zuzendutako deialdia.

Langile okupatuentzako zuzendutako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko 12,56 milioi euro bideratuko dira. Laguntza-programa honen barne sartuta daude konpetentziak eta kualifikazioak hobetzera zein maila indibidualean langileen prestakuntzazko eguneratzera zuzendutako heziketa-ekintzak. Laguntza horiek jaso ahal izango dituzte, konpetentzia eta kualifikazio profesionalak hobetzera zuzendutako prestakuntza-ekintzak eskaintzen dituzten prestakuntza-erakunde guztiek, baldin eta dagokion Erregistroan behar bezala izena eman badute.

Programa honen bitartez diruz lagundutako prestakuntza-ekintzetan, EAEko langileek eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten pertsona ez-profesionalek hartu ahal izango dute parte. Era berean, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena eman duten langabeek ere hartu ahal izango dute parte. Hauen parte-hartzeak, dagokion plana osorik hartuta, gehienez, % 40koa izan beharko du; eta, aukeratutako prestakuntza-ekintzan parte hartzeko, Lanbideren Orientazio Zerbitzuek preskribatu izana gomendatzen da.

Beste 3,14 milioi euro, 35 langile baino gehiagoko enpresek edo 50 langile baino gehiagoko enpresa-taldeek bertako pertsonalarentzat prestakuntzako ekintza estrategikoak egiteko erabiliko dira, haien konpetentziak eta kualifikazioak hobetzeko helburuarekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko