Berriak Osasuna
Eu

Urdulizko Ospitaleko Larrialdi zerbitzuak bere lehen pazienteak artatu ditu

2017.eko maiatzak 09

Jada erabat funtzionatzen ari den instalazio berriak 1.800 m2 ditu.Pazientearen segurtasuna lehenesteko eraikia izan da, eta profesional gaituak eta azken belaunaldiko ekipamendua eskaintzen ditu gaur goizeko zortziretatik irekita dagoen zerbitzu berria

 

Urdulizko Alfredo Espinosa Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuak, gaur asteartea, goizeko 8etan zabaldu ditu bere ateak. Ireki bezain laster lehen arreta sanitarioa eskaini dio hatz baten luxazioa jasan duen Sopelako haur bati. 

Arreta eskatuz bertaratutako pazienteen fluxua tarteka baina etengabe hazi da. Hala, Ospitaleko zerbitzu berria zabaldu eta aurreneko orduetan, Urduliztik, Plenztiatik, Mungiatik. Algorta, Sopelana, Gorliz eta Sopelatik bertaratutako hogei paziente baino gehiago artatu dituzte. Zehazki, traumatologia lesioekin gerturatutako bi ume artatu dira. 

Urteko 365 egunetan 24 orduz zabalik egongo den Zerbitzuak Arrieta, Bakio, Barrika, Berango, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Getxo, Gorliz, Laukiz, Leioa, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Meñaka, Mungia, Plentzia, Sopela eta Urdulizko udalerrietako 175.000 bizilagunen Larrialdiak artatuko ditu. 

Larrialdietarako zerbitzu berriak 2 triaje-postu (paziente larriari lehentasuna emateko lehenengo balorazioa); 8 anbulatorio-kontsulta; ebakuntza-gela; bihotz-biriketako erreanimazio-gela; tratamendu-gela; behaketa-gela; X izpien gela; traumatologia-gela; sendaketa-gela; eta boxetako 19 espazio ditu, guztira 1.800 metro koadro langile gaituek artatuta.

Zerbitzua zabaldu den unetik, honen funtzionamenduaren eta koordinazioaren oso balorazio positiboa egin du Larrialdietako zerbitzu-buru Jose Blaquez doktoreak. Balorazio horretan, gauza guztien gainetik, hauxe azpimarratu du: “Larrialdietan lanean ari diren profesional guztien ilusio, motibazio eta konpromiso handia”. Bestalde, Blazquez doktoreak ere gogoratu du goizetan irekiak daudela Uribe ESIko  Osasun zentruak eta ospitale berri honek orain arte eskaintzen diren zerbitzuen gehigarria dela. 

Ospitaleak 38.000 metro koadro ditu 8 solairutan eta 3 eraikin-bloketan banatuta, eta bloke bakoitzak lurpeko bi solairu ditu, eta uztailetik pixkana abian jartzen joan den prestazioei larrialdietako zerbitzua eta etxez etxeko ospitaleratze-zerbitzua batu zaizkie orain, eta laster abian jartzekoak dira kanpoko kontsultetako hainbat espezialitate, endoskopia-zerbitzua eta kirurgia anbulatorio handirako ebakuntza-gelak.  

Aipatutako zerbitzu berriez gainera, honako kontsulta hauek daude Urdulizeko Ospitaleko zerbitzuen karteran:

 

-Kardiologia

-Arnasa-aparatua

-Erreumatologia

-Kirurgia orokorra

-Neurologia

-Endokrinologia

-Oftalmologia

-Barne-medikuntza

-Traumatologia

-Otorrinolaringologia

-Ginekologia

-Dermatologia

-Urologia

 

Eta beste honako prestazio hauek ere eskaintzen dira: erradiologia, ekografiak, TACak, telemandoa, mamografiak, erradiologia konbentzionala, ortopantomografiak, bai eta bularreko minbizia garaiz detektatzeko beharrezko probak edo bestelako proba osagarriak ere: ekokardiografiak, holterrak, EKGak, espirometriak, metakolina-testak, audiometriak, bertigo-probak, proba optikoak, kolposkopiak, histeroskopiak, flujometriak… etab.

 

 

Urduliz, 2017ko maiatzak 9

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EMERBASK
    2017.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El servicio de #Urgencias del Hospital de #Urduliz 🏥 atiende a sus primeros pacientes ➡ https://t.co/LTp7UOAizV

  • @debrara7
    2017.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El servicio de #Urgencias del Hospital de #Urduliz 🏥 atiende a sus primeros pacientes ➡ https://t.co/LTp7UOAizV

  • @eajpnvparlament
    2017.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El servicio de #Urgencias del Hospital de #Urduliz 🏥 atiende a sus primeros pacientes ➡ https://t.co/LTp7UOAizV

  • @eajpnvparlament
    2017.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #Urduliz-ko Ospitaleko 🏥 #Larrialdi zerbitzuak bere lehen pazienteak artatu ditu ➡ https://t.co/9Ievut8HWb

  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    #Urduliz-ko Ospitaleko 🏥 #Larrialdi zerbitzuak bere lehen pazienteak artatu ditu ➡ https://t.co/9Ievut8HWb

  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    El servicio de #Urgencias del Hospital de #Urduliz 🏥 atiende a sus primeros pacientes ➡ https://t.co/LTp7UOAizV