Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Undak defendatzen du zentro teknologikoak enpresa txiki eta ertainen aldeko “I+G” zentro bihurtzea

2010.eko azaroak 12

Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailburuak Makina-erremintaren 18. Batzarra itxi du Donostiako Kursaal Jauregian.

Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailburuak esan du zentro teknologikoak “enpresa txiki eta ertainentzako I+G zentro” bihurtu beharko liratekeela, baldin eta beren tamainaren eraginez ezin badute horrelako zentrorik izan. “Berrikuntza Kartara” da Undaren sailaren jarduna datozen hilabeteotan gidatuko duen ildoa; horren asmoa da I+G zentrorik ez duten enpresa txiki eta ertainek irtenbideak aurkitu ahal izatea zentro teknologikoen bitartez, horiek arduratuko baitira “berrikuntzaren lur-hartzeaz” euskal enpresa txiki eta ertainetan.

Donostiako Kursaal Jauregiak hartu du Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailburuak gaur goizean itxi duen Makina-erremintaren Batzarraren 18. Edizioa.

Sailburuak aitortu du makina-erremintaren sektoreak euskal sektore teknologiko eta industrialaren modernizazioan eta garapenean izan duen rolaren balioa, eta erakutsi du Jaurlaritzak “sektorearen etorkizuneko proiektuei” ematen dien sostengua. Hain zuzen ere, Undak hazteko ahalmen handia duten merkatuak esploratzera animatu du sektorea; adibidez, Txina eta Brasil, loratze bidean dauden ekonomiak baitira.

Jaurlaritzak makina-erremintaren sektoreari ematen dion sostengua 10 euroko laguntzetan islatu da aurten, Renove Planaren bidez (135 operazio eragin ditu, 40 milioi euroko fakturazioarekin), eta kontuan hartuko du berriki onartu den Lehiakortasun Planean.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Bernabé Unda