Berriak Lehendakaritza
Eu

Gizarte-Elkarrizketarako Mahaia bilera

2010.eko azaroak 12

Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak enplegu politika aktiboen eskualdatzea aurkeztu die gaur Gizarte Elkarrizketarako Mahaiko kideei. Eusko Jaurlaritzak, Confebaskek, Langile Komisioek eta UGTk osatzen dute Gizarte Elkarrizketarako Mahaia.

Bilera Lehendakaritzan izan da eta urriaren 28an Transferentzien Batzorde Mistoan enplegu politika aktiboak Euskadiri eskualdatzeko lortutako akordioaren berri eman die Gemma Zabaletak José Guillermo Zubia Confebaskeko idazkari nagusiari, Dámaso Casado UGTren idazkari nagusiari eta Unai Sordo Euskadiko Langile Komisioen idazkari nagusiari.

Sailburuak gizarte eragileen aurrean hitz egin duenean, azpimarratu du politika aktiboen eskumena izateak etapa berri bat hasteko aukera emango diola Euskadiri eta erronka handi baten alde, enpleguaren alde, alegia, tresna berri bat ekarriko diela euskadunei. "Eskumen horrek denbora asko behar izan du iristen, baina inoiz baino beharrezkoagoa da orain, krisialdian".

Urriaren 28an Transferentzien Batzorde Mistoan enplegu politika aktiboak Euskadiri eskualdatzeko lortutako akordioak datorren urtarrilaren 1ean Euskal Enplegu Zerbitzua abiaraztea ekarriko du; eta hori, hein handi batean,  Gizarte Elkarrizketarako Mahaia osatzen duten gizarte eragileen parte hartzeari eta ahaleginari zor zaio. Prozesu horren barruan, zerbitzuak datorren urtarrilean bideari ekin diezaion ezinbestekoak diren hainbat akordio erdietsi dira (Lanbideren estatutuak, jarduerak abiarazteko dekretua, eta abar) Eusko Jaurlaritzaren, CCOOren, UGTren eta Confebasken artean.


Sailburuak azpimarratu du Lanbideren administrazio kontseiluak  erabakiak hartzeko organo gorenak, alegia- hiru alde izango dituela eta parekidea izango dela. Hau da, erakunde sindikalen, enpresa elkarteen eta Eusko Jaurlaritzaren bosna ordezkari eseriko dira erabakiak hartzeko kontseilu horretan. "Sindikatuak eta patronala Lanbiden ez dira aholkuak emateko; aitzitik, Euskal Enplegu Zerbitzuak abiarazitako politika publiko guzti-guztiak eratzen, garatzen eta horien bukaerako ebaluazioa egiten hartuko dute parte", esan du Gemma Zabaletak.

Lanbidek zehatz-mehatz ezagutuko du lan merkatuaren egoera eta enpresen kontratazio premiak. Bitartekaritza lana burutzeko, kontuan hartuko ditu enpresen kontratazio beharrak eta prestakuntza eta laguntza eskainiko die lana eskatzen dutenei. Lanbide, horrela, lan merkatu osoa hobetzeko erakundea izango da, hau da, langileen zerbitzura ez ezik  enpresen lehiakortasunaren zerbitzura ere egongo da.  Eta hori, sailburuak esan duen bezala, "langabe bati eskaini ahal diogun zerbiturik onena -lan aurkitzea, alegia- enpresari eskaini ahal diogun zerbitzurik onena ere badelako, lanpostu horretarako egokiena langile hori bada".

Administrazio kontseiluak hiru aldeko izaera paritarioa izateaz gain, Lanbidek bestelako eredu bat ere badu beste enplegu zerbitzuen aldean: bakarra izango da Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria jasotzen dituztenak enplegu zirkuituetan sartzearekin eta langileen etengabeko prestakuntzarekin lotzen. "Lanbide ez da baliabide publikoen kudeatzaile hutsa izango, pertsonak sustatu eta ardurak partekatuko dizkie. Erabiltzailearen eskuetan jarriko du laguntza, prestakuntza eta enplurako lanabes-kutxa bat, erabiltzailea sustatzeko" esan du Zabaletak.

Beraz, Euskal Enplegu Zerbitzu berriak erreforma sakona dakar orain arte enplegu zerbitzuak izenez ezagutu den arloan. "Eredu berri bat", zehaztu du Gemma Zabaletak, "pertsonen, erakundeen eta aginte publikoen konpromisoa nagusi dela".

2 iruzkin
  • 2010.eko azaroak 15

    No sabía por qué me "chirriaba" cada vez que escuchaba o leía la palabra "parado" o "desempleado" como en el artículo anterior en el que la Consejera manifiesta que "es el mejor servicio que podemos hacer para un desempleado".He llegado a la conclusión de que cuando estas palabras se utilizan como sustantivo estamos definiendo a las personas en su totalidad en función de una situación que, probablemente, es puntual. Es la diferencia entre el ser y el estar, entre el sustantivo y el adjetivo. Por eso me gusta más utilizar el término de personas desempleadas.

  • 2010.eko azaroak 15

    Entiendo la vinculación entre la RGI y los circuitos de empleo pero desde mi experiencia profesional, me planteo si es el momento para dedicar recursos y esfuerzos de todo tipo prioritariamente para este colectivo o si existen otros colectivos en los que,desde un punto de vista preventivo, puede ser más eficaz hacer este esfuerzo. Ejem: profesionales de la construcción y del metal con baja cualificación, mujeres profesionales (no sólo reciclaje hacia la Tercera Edad),jóvenes todavía que se incorporaron en un mercado laboral accesible pero que no han desarrollado una profesionalidad,... personas que pueden constituirse, si no se actúa de forma eficaz, en los futuros perceptores de la RGI.Asimismo,habría que valorar, en un contexto de escasez de recursos, qué situaciones y personas (perceptoras de RGI) son susceptibles de incorporación en el mercado laboral ya que podemos correr el riesgo de utilizar recursos de forma no eficaz.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gemma Zabaleta