Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritza hasi da eguneratzen egiteke dauden transferentzien zerrenda, Autogobernu Lantaldearen eskariz

2017.eko maiatzak 09

Euskal Exekutiboak oniritzia eman dio urte honetarako aurreikusitako Urteko Plan Arauemaileari

Eusko Jaurlaritza hasi eguneratzen egiteke dauden transferentzien zerrenda, Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldearen eskariz. Halaxe adierazi du gaur Euskal Gobernuaren bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak Gobernu Kontseilua izan eta gero egin ohi duen prentsaurrekoan. Eta bilkuran erabakitako beste gai batzuei buruzko informazioa ere eman du; besteak beste, urte honetarako aurreikusi den araugintzako Urteko Plana onartu izana. Kontseiluak 15,7 milioi euro langile okupatuen prestakutza sustatzera bideratzea onartu du ere.

Hedabideek galdetuta, Exekutiboko bozeramaileak onartu du Kupoaren gaineko akordio bat lortzea ahalbidetu duten elkarrizketetan, Espainiako Gobernuarekin izandakoetan, badirela gai batzuk "emaitzik" ekarri ez dutenak, esaterako, Giza Eskubideen urraketak jasa dituzten biktimei errekonozimendua eta ordaina emateko Legea; izan ere, Konstituzio Auzitegiaren aurrean errekurtsoa aurkeztea erabaki du Ministroen Kontseiluak lege horren kontra. Hala eta guztiz ere, Eusko Jaurlaritzak ez du etsi nahi, gai horri buruz ere etorkizunean elkar ulertzea lortzeari begira. “Etorkizunean Espainiako Exekutiboarekin aldebiko akordio gehiagoetara iristea espero dugu oraindik zintzilik dauden gaien inguruan”, adierazi du.

Euskal Exekutiboaren lehentasunen artean dago baita ere autogobernuarekin zerikusia duten gaiak negoziatzea, bozeramaileak ziurtatu duenez legegintzaldiaren aurreneko egunetik mahai gainean dauden gaiak izanik. Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez burutu gabe dauden transferentzien zerrenda eguneratzeari ekin dio Legebiltzarreko Autogobernu Ponentziak egindako eskaerari erantzunez. Zentzu horretan gogorarazi duenez, hori ere koalizio-gobernuaren akordioan jasotako konpromisoetako bat da.

Ixtea lortu ahal izan den gaietako bati buruz –Kupoarena– Erkorekak adierazi du bi administrazioen artean lortutako akordioa “guztiz legezkoa da eta ez dio inongo kalterik egiten inori”. Gainera, bere iritziz, azkena ematen dio Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean egon izan den desadostasunari azken hamar urteotan. 

LEHENDAKARIAREN BIDAIA BRUSELARA

Bestalde, Iñigo Urkullu Lehendakariak bihar Bruselara egingo duen bidaiari buruz galde egin diote Eusko Jaurlaritzako bozeramaileari, eta haren erantzuna izan da "aukera bikaina" dela Europako Batzordeko lehendakari Jean-Claude Junckerri planteatzeko Euskadik egindako apustua errefuxiatuak integratzeko erronkei erantzungo dien Europar Batasun “batuago, sendoago eta solidarioago” baten alde.

Gainera, Junckerri helaraziko dio Lehendakariak bere apustua ekonomia suspertzen ahalegin berezia egingo duen politika ekonomiko baten jabe den Europaren alde, eta berau osatzen duten herrien partaidetza handiagoa sustatuko duena, "behetik gora” eraikia izan dadin.

PNV-REN EGOITZARI ERASOA

Bere aldetik, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak ziurtatu duenez, PNVk Donostian duen egoitzaren aurka atzo izandako erasoak “kondena irmo” bat behar du eta, azpimarratu duenez, "ezin dira minimizatu” halako intolerantziazko keinuak eta indarkeria-adierazpenak, “lehenaldiari” baitagozkio.

 

09-05-2017 gai-zerrenda

Prentsa-txostena

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)