Berriak Osasuna

Maiatzaren 6an AUO Txagorritxu Ospitaleko 1.C solairuko igeltsuzko sapai faltsuaren zati bat jausi zen, baina, ezbeharrak ez zuen kalterik eragin pazienteengan ezta langile saniatarioengan ere

2017-05-08

Maiatzaren 6an AUO Txagorritxu Ospitaleko 1.C solairuko igeltsuzko sapai faltsuaren zati bat jausi zen, baina, ezbeharrak ez zuen kalterik eragin pazienteengan ezta langile saniatarioengan ere gela jenderik gabe zegoelako. Araba ESIko Zuzendaritzak segurtasun-protokoloa jarri zuen martxan, eta zuhurtasun-neurrien artean, solairu horretako paziente guztiak ospitaleko beste eremu batzuetara eramatea erabaki zuen. 

Lekualdaketa egin eta gero teknikarien talde batek 1.C solairuko igeltsuzko sapaia duten gela guztiak berrikusi zituen eta ezbeharra gertatu zen gelan eta ondokoan igeltsuzko sapai faltsuaren akatsak ikusi zituzten. Horren ondorioz, konponketa lanek iraun bitartean gelak itxita egotea erabaki zuten. Halaber, eta prebenitzeko asmoz, aipatutako solairu osoa itxita geratuko zen gela guztiak goitik behera ondo miatuta egon arte. 

Gaurdanik (astelehena) aurrera, eta geletako akatsak behin konponduta, solairua normaltasunez erabiliko da. Era berean, AUOko gainontzeko gelak berrikusteko plan bat diseinatu da, eta, bide batez, AUOko Segurtasun eta Autobabesaren Batzordeari ere bilerara deitu diote gertatutako intzidentzia aditzera eman, eta martxan jarritako neurri nahiz garatu beharreko jardunbideen berri emateko. 

Araba ESIko Zuzendaritzak mantenimenduko langileei eta gainontzeko profesionalei ezbeharra konpontzeko berehalako erantzuna eskertu nahi die. Modu berean, barkamena eskatu izandako eragozpenengatik, baita bere poztasuna adierazi ere zauritutakoak egon ez izanagatik.

 

 

Araba ESIko Zuzendaritza

2017/05/08

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan