
140 turismo-establezimenduk irisgarritasun-zigilua daukate jada Euskadin
Merkataritza eta Turismoko sailburuordea Pilar Zorrilla izan da Euskadin irisgarritasun-zigiluak emateko lehen ekitaldiko burua.
Euskadiko guztira 140 turismo-establezimenduk daukate jada irisgarritasun-zigilua. Hori da Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa Sailak garaturiko Irisgarritasun Programaren emaitza, turismo-establezimenduak beren zerbitzuak jende guztiari bideratzeko prestatzen dituenarena, dibertsitate funtzionaleko bost mota kontuan hartuta betiere: fisikoa, bisuala, auditiboa, intelektuala eta organikoa (arnas zailtasunak dituzten edo berariazko dietak behar dituzten pertsonak).
Eskaria asebetetzeko aukera existizen dela esan du Zorrillak eta horregatik sektore turistikoa, pertsona guztiak segurtasun eta kalitatez arretaz hartzeko prestatuta egotea beharrezkoa dela gaineratu du. Horrez gain, hartu behar duten ardura Irisgarritasun turistikoaren garapenean lan egitea dela adierazi du.
140 establezimendu horietatik, 32 bertaratu dira gaur Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko ekitaldi-aretora, zigilua Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillaren eskutik jasotzeko, Turismoko zuzendari Isabel Muela ere harekin zegoela. Onetsitako establezimenduen artean turismo-bulegoak, hotelak, turismo-apartamentuak, interpretazio-zentroak eta abar daude
Irisgarritasun Turistikoaren Euskal Programaren helburua Euskadiko turismoari kalitatea gehitzea da, irisgarritasun-eredu aurreratu baten bidez, pertsona guztientzako konfort handiko kontzeptu batean oinarriturikoa. Horrela, programak laguntza eskaintzen die turismo-establezimenduei hazkunde-fasean dagoen publikoa erakartzeko euren irisgarritasuna hobe dezaten.
Programa sortu zenetik, proba pilotu bat egin zen 200 turismo-establezimendutan eta sektore guztiari helarazi zitzaion ekimena. Horiek aldez aurreko prestakuntza jasotzen dute, Euskaliten bidez, eta beren egoeraren diagnostikoa egiten zaie irisgarritasunaren arloan. Programan parte hartu duten establezimenduek identifikaturiko hobekuntzen finantzaketa baliatu ahal izan dute.
Kalitatea hobetzeko politika orokorraren zati da ekimen hori, baita urtarokotasuna apurtzeko eta turismo-jarduera dibertsifikatzeko politikarena ere. Irisgarritasun-premiak dituzten egoiliar zein turistei Euskadiko turismo-establezimenduetan kalitatezko turismo-zerbitzu seguru eta erosoa emateko premiatik sortu zen ekimena.
Datuak argiak dira: gaur egun 65 urtetik gorako tasa % 16,6 da Espainian eta espero da % 20raino haztea 2020. urterako eta % 36raino 2050. urterako, eta desgaitasunen bat duten pertsonen tasa % 9 da Espainian, tasa hori Europa osorako % 15,7ra iristen delarik. Europan bakarrik, irisgarritasun-eskariak 127 milioi pertsona biltzen ditu. Horiei hainbat arrazoi direla-eta aldi baterako irisgarritasun-premiak dituzten pertsonak gehitzen zaizkie.
Proba pilotua
Euskadin 'Turismoa guztiontzako' ekimenaren hurrengo urrats gisa, bost helmuga turistiko (hiru hiriburuak, Zarautz eta Arabako Errioxa) eta bidaia-agentzia bat biltzen dituen proiektu pilotu bat ari gara martxan jartzen, eta horren bidez berariazko pakete turistikoak definitzen ari gara desgaitasunak dituzten pertsonentzat, eta pakete horiek hurrengo urtetik aurrera merkaturatzen hasiko garela uste dugu.
Arteagako Castillo de Arteaga Hotela |
|
Tolosaldeko Turismo Bulegoa |
|
Santurtziko Turismo Bulegoa |
|
Muxikako Urune Hotela |
|
Irenaz Vitoria Apartamentuak |
|
Mendexako Leagi Kanpina |
|
Gasteizko Gran Hotel Lakua Hotela |
|
Nabarnizko Artzube Erretegia |
|
Sopelako Turismo Bulegoa |
|
Donostiako Arrizul Hotela |
|
Donostiako Arrizul Gros Hotela |
|
Ermuko Mélida Ostatu-etxea |
|
Oñatiko Turismo Bulegoa |
|
Donostiako Turismo Bulegoa / Donostia Turismoa . |
|
Zarauzko Turismo Bulegoa |
|
Tolosako Korteta Nekazalturismoa |
|
Lekeitioko Turismo Bulegoa |
|
Ondarroako Turismo Bulegoa |
|
Ordiziko D´elikatuz Interpretazio Zentroa |
|
Ordiziako Turismo Bulegoa |
|
Zeraingo Turismo Bulegoa |
|
Zeraingo Meategietako Interpretazio Zentroa |
|
Segurako Ardixarra Interpretazio Zentroa |
|
Segurako Turismo Bulegoa |
|
Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroa |
|
Eskoriatzako Azkoaga Enea Hotela |
|
Loiuko Loiu Hotela |
|
Idiazabalgo Guardi Jatetxea |
|
Donostiako Easo Ostatu-etxea |
|
Leitzarango Uraren Interpretazio Zentroa eta Arrantza Eskola |
|
Ohiarte Nekazalturismoa |
|
Ohiarte Sagardotegia |
|