Eu

María Jesús San José Lan eta Justiziako Sailburuak eta Iago Negueruela Balearretako Gobernuaren Lan, Markataritza eta Industria Conseller-ak, Osala-en bitartez laneko arriskuen prebentzioan elkarlanean aritzea adostu dute

2017.eko maiatzak 10

María Jesús San José sozialista, Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justiziako sailburua, eta Iago Negueruela i Vázquez, sozialista ere, eta Balearretako Gobernuaren Lan, Merkataritza eta Industria conseller-ak batera eman dute prentsaurrekoa Bilbon. Agerraldia Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen instalazioak bisitatu ondoren egin dute. Horrez gain, bakoitzaren Saileko lan-alorrekin lotutako esperientziak ere partekatu dituzte.

Bisitaren testuinguruan, Administrazio biek formazio arloan eta laneko arriskuen prebentzioan elkarlanerako bidea zehaztea adostu dute, Osalan-en bitartez gauzatuko dena.

Euskadiko eta Balearretako Gobernuen helburu komunetako bat enplegua sortzea da. Baina ez edozein enplegu sortzea, kalitatezko enplegua sortzea baizik; San José eta Negueruela ados daude horretan.

Kalitatezko enplegua ez da soilik soldata igotzea, beste hainbat alderdi garrantzitsuk ere badute eragina, eta horietako bat Laneko Segurtasuna eta Osasuna da. Kalitatezko lana eta lan segurua binomio bereizezina da, adierazi du San José sailburuak.

Euskadik Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea du, Lan eta Justizia Sailaren menpeko erakunde autonomoa. Negueruela conseller-arekin batera, Isabel Castro Balearretako Gobernuaren Lan, Ekonomia Sozial eta Lan Osasuneko Zuzendari Nagusiak, San José sailburuak eta Alberto Alonso Osalaneko Zuzendari Nagusiak Osalan erakundeak Barakaldon dituen instalazioak bisitatu dituzte. Bisitan zehar, María Jesús San José sailburuak Iago Negueruelari azaldu dio zein den Osalanen funtzionamendua, baita erakunde autonomoaren bitartez Lan eta Justizia Sailak abian jarritako prebentziorako estrategiak zertan datzan ere.

Osalan erakundea erreferentea da Espainia mailan, baita nazioartean ere, eta helburuen artean badu oinarrizko bat, sailburuak adierazi moduan: “Gizartea bere osotasunean kontzientziatzea laneko arriskuak prebenitu daitezkeela”. Horretarako, beharrezkoa da arrisku horiek existitzen direla jakitea, hala identifikatu eta dagozkion prebentziorako ekintzak garatzeko.

Ezbehar-kopuruaren aurkako ahalegina

Negueruela conseller-ak, bere aldetik, San José sailburuari bisita egitea eskertu ondoren, azpimarratu du aipatu bisita Balerarretako Gobernuak ezbehar-kopurua murrizteko “ahaleginen” baitan egindako jarduera izan dela. “Balearretan ezbehar arin kopuru handia dugu”, eta bereziki ostalaritza eta zerbitzuen sektorean gertatzen dira.

“Balearretako Gobernua goranzko joera hori gelditzeko ahalegina egiten ari da, joera hori gertatu baitzen Balearretako PPren Gobernuak erabaki zuenean prebentzioa, laneko segurtasuna eta osasuna ez zirela garrantzitsuak. Horren ondorioz, istripu-tasa hazi egin zen, eta joera hori mantentzen ari da oraindik ere”, adierazi du conseller-ak.

Iago Negueruelak bere Sailak laneko istripuak geldiarazteko abian jarritako neurriak nabarmendu ditu, esaterako, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Estrategia onartu dute, patronalaren eta sindikatuen artean adostua. Estrategia hori urtetik urtera berrikusiko da eta barne hartzen du “laneko osasuneko teknikari kopurua nabarmen haztea, plantillako 18 teknikaritik 27ra pasa gara”, adierazi du.

Abian jarritako neurrien artean daude teknikarien ekipamendu medikoak berritzea, patronalak eta sindikatuek ezbehar-tasa murrizteko neurriak eta kanpainak abiarazteko diru-laguntzak edota, Lan Ikuskaritzarekin batera, arriskuen prebentzioaren alorrean informazio-kanpainak areagotzea.

Iago Negueruela conseller-ak azpimarratu du bere bisitaren arrazoi nagusietako bat izan dela Osalanek diseinatutako kudeaketa eta egitura “bertatik bertara” ezagutzea, bertan elkartzen baitira lan eta osasun alorreko agintaritzak prebentziorako politikak diseinatzeko. “Balearretan, Lan eta Osasuneko Sailak koordinatu egin dira elkarrekin erakunde bat sustatzeko. Erakunde horren helburua izango da, besteak beste, lanbide-gaixotasun berriak aintzat hartzea, bereziki gehiegizko esfortzuaren ondoriozkoak eta gihar-eskeleto jatorria duten gaitzen ondoriozkoak".

Saf€ra

María Jesús San José sailburuak, amaitzeko, iragarri du Bilbo izango dela datorren maiatzaren 18 eta 19an Saf€raren 5. sinposioaren egoitza. Saf€ra Hazkunde Adimendun eta Iraunkorrerako Industria Segurtasuneko Ikerketa Koordinatzeko Europako taldea da. Ekitaldia Bizkaiko hiriburuko Iberdrola Dorrean egingo da.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @osalanEJGV
    2017.eko maiatzak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Osalan-en bitartez Laneko Arriskuen Prebentzioan @iBalears-ekin elkarlanean aritzea adostu dugu ➡ https://t.co/FyEpfLp5x8 https…

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Iago Negueruela i Vázquez