
Ohiko osoko bilkura (2017/5/11)
Gai-zerrenda:
1. Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak talde parlamentarioek egindako legez besteko proposamena, ofiziozko txandak BEZa ordaintzeko betebeharra ezartzen duen Tributuen Zuzendaritza Nagusiaren irizpidearen kontra, doako justiziarako eskubidearen eta ofiziozko txandaren defentsari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0125)
2. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, DSBE diru-sarrerak bermatzeko errenta prestazio eta eskubide subjektiboari prestigioa emateko eta ezagutarazteko kanpaina indartsua egiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0127)
3. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Europar Batasunak Europako Migrazio Agendan hartutako erabakiari dagokionez, EBk itzulera arloan politika eraginkor eta sinesgarri bat izateko neurriei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0138)
4. Euskal Talde Parlamentario Popularrak egindako legez besteko proposamena, turismorako erakundearteko koordinazio-organo bat sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0091)
5. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, zaintza lanak egiteagatik eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileentzako prestazioetatik kanpo etxeko langileak uzteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0032)
6. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako ordainketa bakarraren prestazio ekonomikoa aldatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0148)
7. Euskal Talde Parlamentario Popularrak egindako legez besteko proposamena, enplegu publikoa lortzeko gehiegizko euskara-eskakizuna zuzentzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0064)
-
2017-05-11
Comentario de Twitter:
[VÍDEO] Ya puedes ver el Pleno Ordinario celebrado hoy (11/05/2017) ➡ https://t.co/2XsgZL92Ao #ParlamentoVasco -
2017-05-11
Comentario de Twitter:
[BIDEOA] Gaurko Ohiko Osoko Bilkura, dagoneko ikusgai (2017/05/11) ➡ https://t.co/YdJcxlaO1Q #EuskoLegebiltzarra