Eu

Artolazabal´ek Arabako Gaztedi taldea zoriondu du gizarteratzearen alde egin duen lanagatik, Leongo taldeari emandako Araba Rugby Cup sariaren banaketan

2017.eko maiatzak 07

 

  • 23 klubetako 18 urtez azpiko 1.000 gaztek Betoñoko zelaiak bete dituzte asteburu honetan.

VG 17 05 07

Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek desgaitasuna duten haurren eta gazteen alde Arabako errugbia egiten ari den gizarte lana azpimarratu du. Hori dela-eta, IMAS (International Mixed Ability Sports) erakundeak Gaztedi Rugby Taldeak aurkeztutako hautagaitza aukeratu du aurtengo abuztuko azken astean Errugbi Inklusiboko Munduko Kopa Gasteizen antolatzeko.

 

Gaur goizean, Artolazabal Betoñoko udal-instalazioetan egon da Araba Rugby Cup txapelketaren bederatzigarren edizioaren sari-banaketa ekitaldian. Kopa horretan, asteburuan zehar 23 klub ordezkatu dituzten 8 urtez azpikoen eta 14 urtez azpikoen arteko kategorietako eskola-errugbiko mila kirolari inguruk hartu dute parte.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko maiatzak 09

    Un torneo excelente teniendo como bandera los principales valores del rugby, un referente a seguir para el rugby de toda España, muchísimas gracias desde el León Rugby Club,

Ekitaldiko kargudunak