Eu

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Euskadiko Gaztela eta Leongo Egunean izan da

2017.eko maiatzak 06

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Euskadiko Gaztela eta Leongo Egunean izan da gaur, Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean. Sailburuak Erkidego honetatik etorri ziren hiritarrek Euskadin duten irudi ona azpimarratu du, eta Euskadi aurreratu, integratzaile eta solidario bat eraikitzeko egin duten lana nabarmendu du.

 "Gaztela eta Leondik etorri ziren euskaldunek merezita irabazi zuten gaur euskal gizartean duten irudi ona. Esan dezakegu Gaztela eta Leongo komunitatearen irudia Euskadin bikaina dela", adierazi du Gaztela eta Leongo etxeetako ordezkarien aurrean. Era berean, sailburuak gogoratu nahi izan du nolakoa zen euskal gizartea orain 40 urte, diktaduraren ostean Estatuko lehen hauteskundeak izan zirenean, “indarkeria kalean zegoan, eta askatasunik ez zegoen; ez zegoen Eusko Jaurlraitzarik, ezta Foru Aldundirik edota Kontzertu Ekonomikorik ere”. “Egoera oso bestelakoa da gaur, asko baita hemen bizi garenon artean eraiki duguna. Zer sentitzen garen eta zer izan nahi dugun erabakitzeko eskubidea irabazi dugu. Esan bezala, asko da denon artean egin duguna urte hauetan zehar, eta oraindik ere lan handia daukagu aurretik. Orain arte bezala, elkarlanean egiten badugu, etorkizun hori hobea izango da denontzat. Gora Gaztela eta Leon!”.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailetik, Almudena Otaola Kabinete zuzendaria ere izan da gaurko ekitaldian.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ZupiriaB
    2017.eko maiatzak 06

    Comentario de Twitter:
    Los centros de Castilla y León han celebrado su día en Barakaldo orgullosos de su origen y del país en el que viven https://t.co/8etNADT6pA

  • @ZupiriaB
    2017.eko maiatzak 06

    Comentario de Twitter:
    Gaztela eta Leongo etxeek beren eguna ospatu dute Barakaldon euren jatorriaz eta bizi diren herriaz harro https://t.co/JkZs1uafRp

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak