Eu

400 lagun itsuen azalean Gasteizko XXII Gizarte bateratzaile baten aldeko Kriskitin Lasterketan

2017.eko maiatzak 06
  • Añanako Gatz Harana Fundazioak irabazi du aurtengo Urrezko Kriskitina
  • 400 lagun jarri dira ikusmen desgaitasuna duten pertsonen azalean Gasteizen burutu den XXII Kriskitin lastekretan, gizarte bateratzaileago bat aldarrikatzeko.

 

Eusadiko hiru herrialdeetatik etorri diren pertsonek kilometro bateko ibilbidea bete dute kriskitinen hotsa San Prudentzio kalean entzun araziz. Besteak beste itsu- itsuan korrika egin dute Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Enplegua eta Gizarte Politiketako Sailburua; Pilar García de Salazar, Diputatu Nagusia ordea;  Peio López Munain Gasteizko Udaleko Gizarte Politika eta Osasun Publikoko zinegotziak; Gobernuaren ordezkaritzaordea Araban, Anton Sáenz de Santa María; Gasteizko zinegotziak: Iñaki García, Ainhoa Domaica, Isabel Martínez Díaz de Zugazua, Ane Arizti eta Nerea Melgosa eta Arabako batzarkideak: Eva Jimenez, Luis Mª Sautu eta Ana Morales; Josune Albizu Vital Fundazioko zuzendariak; Juan Carlos Andueza, ONCE Euskadiko lurralde Ordezkariak; Javier Dominguez ONCE Euskadiko lurralde presidenteak; eta Rafael Ledesma, Gasteizko ONCEko Ajentziaren zuzendariak.

 

Bestalde, Juan Carlos Andueza, ONCE Euskadiko lurralde Ordezkariak eta  Javier Dominguez ONCE Euskadiko lurralde presidenteak  Añanako Gatz Harana Fundazioaren presidentea den, Andoni Erkiogari  eman diote Urrezko Kriskitina. Online burutu den bozketan botu gehin jaso duenak izan delako “Añanako gatz kultura-paisaia denontzat irisgarri egiteagatik.   Lasterketak Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, Vital Fundazioaren, Coca Colaren eta Artepanen laguntza jaso du. 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Domínguez, Rafaél Ledesma, Pilar García de Salazar, Peio López de Munain, Ainhoa Domaica, Andoni Erkiaga, Nerea Melgosa, Antón Sáenz de Santa María,,