Eu

Eusko Jaurlaritzaren balorazioa Espainiako Gobernuak Konstituzio Auzitegian jarriko duen errekurtsoaren aurrean

2017.eko maiatzak 05

Giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko 12/2016 Legearen contra Espainiako Gobernuak errekurtsoa jartzea iragarri ondoren Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko, uztailaren 28ko 12/2016 Legearen kontra Auzitegi Konstituzionalaren aurrean errekurtsoa jartzea erabaki du gaur Ministro Kontseiluak. Erabaki honen aurrean, bere edukiaren zehaztapenak ezagutzen ez diren arren, Eusko Jaurlaritzak lehen balorazioa egin nahi du:

  1. Eusko Jaurlaritzak bere etsipen sakona adierazi nahi du gaur Ministro Kontseiluak hartu duen erabakiaren aurrean. Etsigarria da giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei dagozkien eskubideei botere publikoek erantzuteko dugun betebeharrei ez dielako jaramonik egiten errekurtso honek. Etsigarria da giza ekubideen nazioarteko eskubidearen eta biktimen eskubideen agindua hausten duelako.
  2. Eusko Jaurlaritzak bere konpromiso sendoa adierazten du giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktima guztiei errekonozimendua eta erreparazioa emateko. Errekonozimendu hau printzipio etikoa, instituzionala, demokratikoa eta gizatasunezkoa da. Konpromiso hau, halaber, bizikidetza normalizatu eta iraganaren memoria kritikoan oinarritutakoaren helbururako oinarrizko pieza da.
  3. Eusko Jaurlaritzak errekurtsoaren eduki zehatzak ezagutzen dituenerako utziko du balorazio zehatzagoa. Dena dela, irmotasun osoz baieztatzen du 12/2016 Legearen artikulu guztien segurtasun juridiko osoa, Euskadiko, Estatuko eta nazioarte mailako pluraltasun zabaleko aditu juristek berretsi duten bezala.
  4. Eusko Jaurlaritzak lanean tinko jarraituko du lege honen legaltasuna eta bideragarritasuna zein giza eskubideen urraketak jasan dituzten eta behar bezalako errekonozimendua jaso ez duten biktimei erreparazioa eskaintzeko. Hori guztia printzipio etikoagatik eta bizikidetza normalizatuarekiko konpromisoagatik.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak