Berriak
Eu

Hizkuntz-Aniztasuna Sustatzeko Sarearen Zuzendaritzako Batza Euskadiren Bruselako Ordezkaritzan bildu da

2010.eko azaroak 11

Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sareak (NPLD) zenbait ekintza gauzatu ditu Bruselan, Eusko Jaurlaritzaren parte-hartze aktiboarekin.

Europako hainbat ordezkaritza, erakunde europear eta aditurekin batera, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak - Lurdes Auzmendi- sareak Bruselan urtero antolatzen duen Konferentzian parte hartu du. Orobat, NPLDren Zuzendaritzako Batza Euskadiren Bruselako Ordezkaritzan jaso da.

2009. urtean Euskadiren Bruselako Ordezkaritza ekubidezko bazkide bihurtu zenetik (sarea 2007. urtean abiatu zen), Bruselako Ordezkaritzak  eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak elkarrekin lan egin dute Sarearen ekintzen alorrean. 2010eko uztailaren 10 geroztik, Kultura Saila NPLD Sarearen presidenteordeetako bat da.

Sarea, hiru urte hauetan zehar Europar Batasunak finantzatuta eta europar instituzioek babestuta egon da. Zentzu honetan, NPLDren helburua da trukatzea, konpartitzea eta berriztatzea hizkuntza politikaren alorrean, eta, halaber, hizkuntza aniztasuna sustatzea Europa eleanitzaren testuinguruan.

Sareak hedapen urriko europar hizkuntzen interesak ordezkatzen ditu, eta bere baitan biltzen ditu Europar Batasuneko kide diren estatuak, erregio-gobernuak, gobernuz kanpoko erakundeak eta hizkuntza plangintzaren alorrean diharduten gainerako instituzioak.

Sarearen partaideak estatu eta erregioetako 14 gobernu eta 9 ikerkuntza-zentro eta unibertsitate dira, eta bertan Europako 17 erregio-hizkuntza biltzen dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)