Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Kalitate eta Bikaintasunaren Europar Astean Q-EPEAren jardunaldia

2010.eko azaroak 11

IVAPek (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea), Q-EPEAk (Erakunde Publikoen Elkargune Aurreratua) eta Euskalitek (Bikaintasunerako Euskal Fundazioa) Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan datorren ostiralerako, azaroak 19, jardunaldi bat antolatu dute 'Herri Administrazioak ere Bikaintasunaren bidean' izenburuaz. XVI. Kalitate eta Bikaintasunaren Europar Astean kokaturik dagoen saio honen helburua da bertaratzen denak aukera izatea paralelismoak identifikatzeko eta aztertzeko, nolabait, bere erakundean duen bideragarritasuna.

Horreratako, saioaren lehenengo zatian, mahai-inguruan, Q-EPEA osatzen duten erakundeek bere esperientziak azalduko dituzte Kudeaketaren Bikaintasunaren bidean hasierako urratsak emateko orduan, beti ere kontuan izanda herri erakunde horien ezberdintasunak tamainan, zereginetan edota garapen mailari dagokionez...

Eta, bigarren zatian, aztertuko da nola bizi izan dituzten Q-EPEA osatzen duten erakundeek kudeaketaren ebaluazio ezberdinak: autoebaluazioak, kanpoko kontrasteak eta kanpoko ebaluazioak.

Q-EPEA, kudeaketako Bikaintasunaren bilaketan konpromisoa duten Euskadiko zenbait herri erakundek osatuko taldea da (Administrazioa eta enpresa publikoak), eta helburu bikoitza du:
- Gure erakundeen kudeaketaren hobekuntzan aurrera egitea, ikasketa konpartituaren bitartez eta
- kalitatearen kultura sustatzea euskal sektore publikoan.

 

EGITARAUA

 

9:30

Ekitaldiaren irekiera: Encar Echazarra, IVAPeko zuzendaria

9:35

Zer da Q-EPEA & Saioaren mintzagaia aukeratzeko arrazoia

9:45

Kudeaketaren Bikaintasunaren bideari ekiteko aukera ezberdinak.

11:30

Atsedena-kafea

12:00

Bikaintasunaren bidean etapa ezberdinak gailenduz

13:45

Elkarrizketa irekia

14:00

Koktela

 

Saioaren gidaria: Enrique Sacanell

Izen-ematea doan

IZEN-EMATEAK:

http://www.euskalit.net/qepea

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko