Eu

Euskadiko flotak 5.000 mila tona antxoa baino gehiago harrapatu ditu, antxoa kanpainari hasiera ona emanda

2017.eko maiatzak 05
  • Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek azpimarratu du berriki bukatu den berdelaren arrantzaldia ona izan dela, 13.000 tona inguru berdel harrapatu baitira.
  • Bioman kanpainiari eman zaio hasiera, Bizkaiko golkoan antxoaren biomasa kalkulatzeko helburuarekin; zientzialariek antxoaren populazioa kalkulatuko dute eguneko arrautza ekoizpena aztertuz

Getariako “Antxua Eguna”-ren ospakizunarekin batera, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek antxoa kanpainaren hasierako datuak aurkeztu ditu, kostaldeko herri horren alkate Nika Lertxundi eta Euskadiko baxurako arrantza federazioetako ordezkariak ondoan zituela. Aurkezpenean esan duenez, “Euskadiko arrantzaleek jada 5.000 milioi kilo antxoa baino gehiago harrapatu dituzte, kiloko prezioa 1,86 euro izanik batez beste”. Zentzu horretan, Orozek esan du  -“kanpaina ondo hasi da, nahiz eta harrapaketak iazkoak baino gutxiago izan diren,  prezioa handiagoa izanda (2016 / 8.000 tona – batez besteko salmenta prezioa, 1,72€) Oraindik hilabete batzuk falta dira arrantzaldia bukatzeko eta espero dugu kanpaina amaiera arrakastatsua iragartzea” – zehaztu du Oroz sailburuordeak.

Berdelaren arrantzaldiaren gaineko datuak

Berdelari dagokionez, Orozek ondo baloratu du bukatu berri den kanpaina. Bere hitzetan, “12.800 tona arrain harrapatu dira, eta batez besteko prezioa 0,93 eurokoa izan da kiloko”. Iazko ekitaldikoak baino harrapaketa eta batez besteko prezioa hobeak (2016an, 10.400 tona – 0.75 euro kiloko)

Bioman kanpaina

AZTIk, Itsasoaren eta elikagaien berrikuntzan aditua den zentro teknologikoak, kanpaina berri bati ekin dio Bizkaiko golkoan dagoen antxoa populazioa kalkulatzeko. Maiatzaren 4an 14 ikertzailek osatutako talde bat Ramon Margalef eta Emma Bardan ontzi ozeanografikoetan abiatu ziren Pasaiako portutik (Gipuzkoa) antxoaren ugalketa eremuan ibiltzeko eta egunean ekoizten duten arrautza kopurua aztertuz antxoaren populazioa kalkulatzeko. Ikerketa Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordetzak eta Europako Batzordeak finantzatuta dago, Arrantza tokien Laginketaren gaineko Erregulazio Europarraren barruan (Datu Bilketarako Esparru Europarra); eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioaren Arrantza Idazkaritza Orokorraren laguntza du, Emma Bardan itsasontzia berak jarritakoa baita.

Konpromisoa sektorearekin Getariako ANTXUA EGUNEAN

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak, Getariako Udalak eta Arrantzaleen Kofradiak elkarrekin antolatutako Antxua Egunean parte hartuta, erakusten du, berriro ere, Euskadiko baxurako arrantzaren sektorea babesten duela eta arrantza sektoreari oro har esker ona erakusten diola.

Bittor Orozek, Antxua Egun honen ospakizunen barruan, azpimarratu nahi izan du exekutibo autonomoak Euskadiko arrantza sektorearen balio kate osoari, erauzketa unetik merkaturatze unera artekoari, ematen dion babes irmoa. Hala, gogoratu du euskal arrantza produktu bikainak jendearen artean zabaltzeko egiten ari diren ahaleginak, besteak beste, informazio kanpainak eginez, azokak antolatuz eta azoketan parte hartuz (Euskadiko Arrantza Azokak, esaterako) eta banaketa kate nagusiekin hitzarmenak sinatuz, haien establezimenduetan Euskadiko bertako eta kalitateko produktuak egotea araua izan dadin.

 

14 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mbarriola1
    2017.eko maiatzak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: La flota de Euskadi ha pescado más de 5.000 toneladas de anchoa en un buen comienzo de campaña https://t.co/Oq1F497vYT #antxua…

  • @JordiMChef5
    2017.eko maiatzak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: La flota de Euskadi ha pescado más de 5.000 toneladas de anchoa en un buen comienzo de campaña https://t.co/c0NxN7CFn4 #…

  • @PNV_Indautxu
    2017.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: La flota de Euskadi ha pescado más de 5.000 toneladas de anchoa en un buen comienzo de campaña https://t.co/c0NxN7CFn4 #…

  • @BittorOroz
    2017.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Egun luzea #getaria-n amaitzen, #antxuaeguna-ren ospakizunean; argazkitan portua https://t.co/c0NxN7CFn4 https://t.co/rr

  • @deiEJGV
    2017.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Egun luzea #getaria-n amaitzen, #antxuaeguna-ren ospakizunean; argazkitan portua https://t.co/c0NxN7CFn4 https://t.co/rr

  • @arantxa_tapia
    2017.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    Egun luzea #getaria-n amaitzen, #antxuaeguna-ren ospakizunean; argazkitan portua https://t.co/c0NxN7CFn4 https://t.co/rrFXGsslIN

  • @jonbasterra
    2017.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: .@BittorOroz destaca la satisfactoria costera del verdel, con capturas que rondan las 13.000 toneladas https://t.co/Oq1F48PUAj

  • @jonbasterra
    2017.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: La flota de Euskadi ha pescado más de 5.000 toneladas de anchoa en un buen comienzo de campaña https://t.co/c0NxN7CFn4 #…

  • @Berasategui
    2017.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: La flota de Euskadi ha pescado más de 5.000 toneladas de anchoa en un buen comienzo de campaña https://t.co/c0NxN7CFn4 #…

  • @euroberri
    2017.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: La flota de Euskadi ha pescado más de 5.000 toneladas de anchoa en un buen comienzo de campaña https://t.co/c0NxN7CFn4 #…

  • @eajpnv
    2017.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: La flota de Euskadi ha pescado más de 5.000 toneladas de anchoa en un buen comienzo de campaña https://t.co/c0NxN7CFn4 #…

  • @IzaskunBilbaoB
    2017.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: La flota de Euskadi ha pescado más de 5.000 toneladas de anchoa en un buen comienzo de campaña https://t.co/c0NxN7CFn4 #…

  • @BittorOroz
    2017.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: Euskadiko flotak 5.000 mila tona #antxoa baino gehiago harrapatu ditu, antxoa kanpainaren hasiera ona https://t.co/yvXKmi01CY

  • @BittorOroz
    2017.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: La flota de Euskadi ha pescado más de 5.000 toneladas de #anchoa en 1 buen comienzo de campaña https://t.co/Oq1F497vYT #getari…

Ekitaldiko kargudunak