Eu

Ander Añibarro: “Europar sentimendua zabaldu da azken urteotan”

2017.eko maiatzak 08
  • Konfiantza Europar Batasunean: 2016an Euskadiko gazteen % 47k Europar Batasuna babesten du
  • Ander Añibarro, Eusko Jaurlaritzaren Gazteriako zuzendaria: “2012an izandako beherakadaren ondoren —krisiaren ondorioz Bruselak ezarritako politika ekonomikoen kontra agertu ziren—, Europaren aldeko Euskadiko gazteen sentimendua berriro mailaz maila handitzen ari dela ikusi dugu”.
  • Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteen Euskal Behatokiaren azterketa.

VG 17 05 08

2016an “oso edo nahiko europarrak” sentitzen diren Euskadiko 30 urtez azpiko pertsonen ehunekoa hazi egin da, 2012an hautemandako beherakadaren ondoren. Beherakada hori krisiaren ondorioz Europak ezarritako politika ekonomikoen kontra agertzearekin etorri zen, eta orain, 2000. urtean hasitako seriearen punturik altuenean kokatzen da.  Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteen Euskal Behatokiaren datuak dira.

 

Europako eguna dela-eta (maiatzak 9a), Euskadiko gazteen artean europar-sentimenduaren hedapenari buruzko datuak plazaratu nahi ditu Gazteen Euskal Behatokiak.

 

Horretarako, Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko 1500 gazteri zenbateraino sentitzen diren europarrak galdetu diegu. Galdera hau Gazteen Euskal Behatokiaren hainbat inkestatan errepikatu da, azkenekoa 2016ko lehen hiruhilekoan eginikoan, Euskadiko gazteak bildumaren barruan. Bertan emandako erantzunak hartu ditugu oinarri.

 

2016ko emaitzak ikusita, esan dezakegu Euskadiko gazteen erdiak baino gutxixeagok (% 45) sentitzen direla oso edo nahikoa europarrak. Izan ere, gehixeago dira europarrak sentitzen ez direnak (% 49), horrelako sentimendua dutenak baino (% 45). Gainerako % 6k ez du iritzirik azaldu, esan du Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriako zuzendari Ander Añibarro´k.

 

Bere burua oso edo nahikoa europartzat jotzen duten 30 urtetik beherako gazteen ehunekoak gora egin du 2016an, 2012ko jaitsiera izan ondoren (orduan krisialdi ekonomikoaren ondorioz Europak ezarritako politika ekonomikoen kontra ageri zen biztanleria), eta orain 2000 urtean hasitako seriearen punturik altuenean kokatzen da gazteen europar-sentimendua.

 

Europar Batasunarekiko konfiantzari dagokionez, 2016an 18 eta 29 urte bitarteko gazteen % 47k konfiantza zutela adierazi zuten, Euskadiko 18 urtetik gorako biztanleriaren batez bestekoaren gainetik (% 39).

 

Gainera, adin horretako gazteen % 43ren ustez Europar Batasuneko kide izatea “gauza ona da”. Kasu honetan gazteen eta 18 urtetik gorako biztanleria orokorraren iritziak antzekoak dira (biztanleria orokorrean % 45ek uste dute hori).

 

Europar Batasunarekiko konfiantzari eta Europar Batasuneko kide izatearen balorazio positiboari buruzko datuak Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak 2016an argitaratutako txostenetatik datoz, Euskal Soziometroak 60 eta 61, hain zuzen.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @eajpnvparlament
    2017.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El porcentaje de jóvenes que se consideran “muy o bastante europeas” se ha incrementado en 2016 ➡ https://t.co/VLrN18At6e #Obse…

Ekitaldiko kargudunak