Eu

“Gastronomiak ageriko eragina du tokian tokiko ekonomiaren garapenean”, esan du Isabel Muelak.

2017.eko maiatzak 05

Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Isabel Muelak Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz 2017an Donostiako jatetxeetako on-line ospeari buruz Basque Culinary Centerrek egin duen ikerketaren aurkezpenean parte hartu du gaur.Ikerketan aztertu dira Donostiako gastronomia probatu duten bezeroen komentario, balorazio eta gomendio moduan Interneten eskuragarri dauden 230.000 erabiltzailetik gora.

Esku-hartzean sailburuordeak gogoratu du turismoaren arloan, erabakia bere esperientzia Interneten partekatu duten beste erabiltzaile batzuen iritzian eta balorazioan oinarritzen dela kontuan hartuta, funtsezkoa dela aldaera hori turismo gastronomikoan sartzea. “Gaur aurkeztu dugun ikerketa honetan horixe islatzen da, hau da, gure jatetxeak bisitatzen dituztenek nola bizi duten, zer-nolako esperientziak dituzten eta, batez ere, zer iritzi duten jakin beharra”.

Datuei dagokienez, Muelak azpimarratu du Euskadi Gastronomika Klubekoa izatearena; izan ere, ikerketaren arabera klub horretako kide diren jatetxeek esperientzia gastronomikoari egiten dioten ekarpenagatik nabarmentzen dira, eta 8,44ko ospe-indizea dute, batez bestekoa 8,06koa izanik. “Horrek ere agerian uzten du bide zuzenetik goazela, eta horixe egiten ahalegintzen jarraituko dugula”, ñabartu du.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak sustatutako produktu-klub hori gastronomian bikaintasuna sustatzeko sortu zen, eta sarea osatzen dute exijentzia eta konpromiso irizpide jakin batzuk betetzen dituzten jatetxeek, tabernek, dendek eta bestelako establezimendu gastronomikoek.

Bestalde, sailburuordeak azpimarratu nahi izan du bikaintasun-gastronomia ostalaritzaren eta turismoaren sektorearentzat onuragarria izateaz gainera, “gure hiri eta herriak artikulatzen ditu eta elementu sozializatzaile gisa gure lurraldeak antolatzen eta kohesionatzen ditu. Izan ere, gastronomiak, batetik, turismoa sustatzen eta dibertsifikatzen du eta urtaroen mende ez egoten laguntzen du, eta, bestetik, ageriko eragina du tokian tokiko ekonomiaren garapenean”.

Isabel Muelak gogoratu du, datozen egunotan egingo den Turismo Gastronomikoaren Mundu Foroa dela eta, “ez da halabeharra Euskadi berriz ere gastronomiaren gune izatea, kontuan hartuta, lehen esan dudan bezala, turismoaren arloan lurraldeak argi eta garbi egin duela enograstronomia ardatz duen bikaintasunaren aldeko apustua. Eta oraindik ere hobetzen, berritzen eta hazten jarraitu behar badugu ere, esan dezakegu ikerketa honetako datuek gure gastronomiaren kalitatea ziurtatzen dutela".

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak