Berriak Osasuna
Eu

Ikerketa eta berrikuntza osasunean. Euskadik osasunaren arloko berrikuntzaren aldeko apustua aurkeztu du Nazioarteko Healthio Foroan

2017.eko maiatzak 04

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak osasunaren arloko berrikuntzarekin loturiko politikak aurkeztu ditu 2017ko Healthio Foroan. Osasunaren arloko berrikuntzari buruzko nazioarteko ekitaldi hau Bartzelonan ari dira egiten maiatzaren 3tik 5era bitartean, eta bertan elkartuko dira 10.000 paziente, herritar eta erabiltzaile, osasunaren arloko hainbat lanbidetako 5.000 profesional eta 1.000 ekintzaile. 

Eusko Jaurlaritzako Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendari Maria Aguirrek berrikuntza sanitarioaren arloko politika publikoei buruzko mahai-inguruan parte hartu du, eta moderatzailea Europako Batzordeko Osasun Digitala, Ongizatea eta Zahartzea Unitatearen arduradun Carmen Laplaza Santos izan da. Mahaian Galeseko, Galiziako, Andaluziako eta Aragoiko gobernuetako ordezkariek ere parte hartu dute. 

Esku-hartzean Aguirrek azpimarratu duenez, “Eusko Jaurlaritza berrikuntza-eredu irekiaren aldeko apustua egiten ari da, beste sektore batzuekiko harremanak eta herritarrak eta interesa duten beste talde batzuk sartzea sustatuz pazientearentzat mesedegarriak izango diren soluzio berriak diseinatzeko, bide batez Euskadiko enpresa-ehuna bultzatzeko baliagarriak izango diren aliantzak ezarrita". 

Alde horretatik, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendariak adierazi du Eusko Jaurlaritza garatzen ari den 2020rako Osasunaren arloko Ikerketa eta Berrikuntzaren Estrategian dagoela jasota “osasun-emaitzak hobetzea, osasun-sistema eraldatzea eta euskal gizartearen garapen ekonomikoari eta sozialari laguntzea”. 

2020rako Osasunaren arloko Ikerketaren eta Berrikuntzaren Estrategia hau, bestalde, biozientzien eta osasunaren garapenean osasun-sistemak RIS3 Euskadi espezializazio adimendunaren estrategiari laguntzeko ere bada. 

Testuinguru horretan, Aguirrek azpimarratu ditu berrikuntzak garatzea eta osasun-sistemetan behar bezala sartzea sustatu eta bultzatzeko hainbat erreminta, eta beste ordezkari batzuekin partekatu ditu, besteak beste, erosketa publiko berritzailearen inguruko esperientzia, Innosasun programa, living lab proiektua, sistema diagnostikoak sartzearekin loturiko prozesu zentralizatuak eta Zahartze Aktibo eta Osasuntsurako Europako Elkartean (EIP-AHA) inplikatzea, kontuan hartuta Euskadi kalifikazio goreneko Reference Site dela bertan.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Smsalud2016
    2017.eko maiatzak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #Euskadi presenta su apuesta por la #InnovaciónSanitaria en el Foro Internacional Healthio ➡ https://t.co/zWMh0jRAHs ht…

Ekitaldiko kargudunak