Berriak Lehendakaritza
Eu

Felipe VI.a Erregea eta Lehendakaria AFMren 70. urteurrenean izan dira

2017.eko maiatzak 05
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Makina-erremintaren sektoreak krisialdian egindako ahalegina aitortu eta “agertoki berri” baten aurrean gaudela adierazi du Lehendakariak

Felipe VI.a Erregea eta Iñigo Urkullu Lehendakaria AFMren (Advanced Manufacturing Technologies) 70. urteurrenaren ekitaldi instituzionalean izan dira, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan. Krisiaren hamarkadan zehar jarduera eta enplegua iraunarazteko egin duen ahalegina aitortu dio mMakina-erremintaren sektoreari Lehendakariak, eta era berean Eusko Jaurlaritzak industriarekin eta enpresarekin hartua duen konpromisoa adierazi du, instituzioetan, fiskalitatean eta aurrekontuetan egonkortasuna ekarriko duen “agertoki berri” batean. 

Makina-erremintaren Fabrikatzaileen Espainiako Elkartearen urteurrenaren ospakizunean hauek ere parte hartu dute: Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano, Gobernuko ordezkari Javier de Andrés, baita AFMko lehendakari Antxón López Usoz eta zuzendari nagusi Xabier Ortueta ere. 

Lehendakariak konfiantzazko mezua helarazi nahi izan dio sektoreari eta gogorarazi du euskal Exekutiboak programa bat onetsi duela, 8.800 milioi euro ematen dituena 2020ra arte ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko. Gainera, akordio bat lortu berri dute euskal industriarentzat elektrizitatearen tarifa murrizteko. Gainera, oniritzia eman zaio lau urterako Renove Maquinaria programari, non hiru urtetan dagoeneko mila bat enpresak parte hartu duten, 340 milioi eurotik gorako inbertsio induzituarekin.

Urkullu bide horretatik jarraitzearen alde agertu da, fabrikazio aurreratuan munduan erreferente izatea lortzeko lanean diharduen sektore batekin lankidetzan arituz. Zentzu horretan, krisiaren hamarkadan egindako ahalegina nabarmendu du, bai jarduera bai enplegua iraunaraztean. “Agertoki berri bat ezagutu dugu gaur, egonkortasuna bizi dugu orain instituzioetan, fiskalitatean eta aurrekontuetan", adierazi du Lehendakariak. Izan ere, susperraldian konfiantza osoa izateko "seinalerik argiena" hauxe da harentzat: lau urteotan 40.000 enplegu berreskuratu izana. 

Bestalde, urteko asanblada ere egin du AFMk. Bertan, 2016ko kontuen balantzea onetsi dute eta 2017rako Kudeaketa Plana aurkeztu dute. Clusterraren aurreikuspenen arabera, bere fakturazioa %8 edo %10 inguru handituko da 2017. urtea amaitzean, 626 milioi euroko eskabide-zorroarekin eman baitio urteari hasiera, hau da: %41 igo da fakturazioa 2016ko aurreneko hiruhilekoarekiko. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2017.eko maiatzak 06

    Comentario de Twitter:
    El Rey Felipe VI y el Lehendakari han asistido al 70 aniversario de AFM https://t.co/4Cwl9Yl3sf

Ekitaldiko kargudunak