Eu

Artolazabal: “apirilean langabeziak berriro behera egin du, eta azaroaz geroztik, 15.000 pertsona baino gehiagotan jaitsi da urte arteko langabe-kopurua”

2017.eko maiatzak 04
  • EAEk Euskadik hil amaieran 1.149 langabe gutxiago ditu, %0,83. 2016ko apirileko datuekin alderatuta, 15.553 langabe gutxiago —%10,19— daude.
  • Urteko lehen lau hilabeteetan aurreko urteko epe berean baino % 13,37 kontratu mugagabe gehiago sinatu dira
  • Langabezia Araban gehiago jaitsi da (%1,7), Gipuzkoan %1,5 eta Bizkaian %0,3
  • Adina kontuan hartuta, beherakada handiena gazteenen artean emanda. Bertan, 25 eta 34 urte bitarteko segmentua nabarmentzen da 366 langabe gutxiagorekin
  • Beatriz Artolazabal, Sailburua: “Euskadiko lan-merkatuaren hobekuntza orokorra baieztatu da”

Vitoria-Gasteiz, 2017/05/04

Euskadin erregistratutako langabeziak berriro ere behera egin du apirilean. Aurreko hilabetearekin alderatuta %0,83 jaitsi da, 1.149 langabe gutxiagorekin. Urte arteko kopurua, berriz, %10,93 jaitsi da (15.553 langabe gutxiago). Gaur egun erregistratutako langabezia-tasa %13koa da. Beherakada berri honekin, Euskadik 2016ko azarotik hautemandako 15.000 pertsona inguruko urte arteko beherako joerari eusten dio. “Joera hori garrantzitsua da, Euskadiko lan-merkatuaren hobekuntza orokorra berresten duelako” azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek.

 Joera positibo hori Euskadiko hiru lurraldeetan eman da. Berriro ere, Arabak erakutsi ditu datu onenak azken hilabetean. Lurralde horretan langabezia %1,7 jaitsi da. Gipuzkoan, berriz, %1,5 eta Bizkaian %0,3. Urte arteko alderatzea eginez gero, datu onenak ere Arabak erakusten ditu, langabezia %11,62 jaitsi baita (Gipuzkoan %11,05 eta Bizkaian %9,37). Lurraldeen arabera, apirilean erregistratutako langabezia-tasak hauek dira: Gipuzkoan %10,8; Araban %13,6; eta Bizkaian %14,2.

 Generoari dagokionean, azken hilabete honetan langabeziak behera egin du bai emakumeen artean (%0,86) bai gizonen artean (%0,79). Hala ere, urte arteko datuetan diferentzia handiagoa ikusten da bi kolektibo hauen artean. Gizonen artean langabezia %13,22 jaitsi da eta emakumeen artean %7,6. “Bost puntu eta erdiko aldea dago. Horrek erakusten digu enpleguaren errekuperazioa gizonezkoen artean gehiago nabarmendu dela”, adierazi du Artolazabalek. Bere ustez, “oraindik jende askok behar du lana eta kalitatezkoa gainera. Horretarako, gizarteak, administrazioak eta enpresek elkarrekin egin behar dugu lan”.

Langabezia hezkuntzaren arloan handitu da nagusiki, sektore horrek Aste Santuan izan duen geldialdiaren ondorioz. Azken hilabetean, termino absolutuei begira, langabezia honako jarduera hauetan murriztu da batez ere: janarien eta edarien zerbitzuetan, egoitza-establezimenduetako zerbitzuetan eta txikizkako merkataritzan.

 Adina kontuan hartuta, langabeziak batez ere gazteenen artean egin du behera. Arlo honetan 25 eta 34 urte arteko segmentua azpimarratu behar da 366 langabe gutxiagorekin. “Gaur egun langabeen %48,5ek 45 urte baino gehiago ditu, %26,8k 35 eta 44 urte bitartean, eta gainerako %24,8k 35 urte baino gutxiago”, azpimarratu du Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak. Halaber, honako hau adierazi du: “horri langabeen %62,1ek, gehienez, derrigorrezko irakaskuntzako ikasketak dituela gehitzen badiogu, hortxe lan-merkatuaren errekuperazioa iritsi ez zaion jende-poltsa bat dagoela ikusten dugu. Gure ahaleginak bertara heltzera bideratuko ditugu”.

 Kontratuak

Urteko lehen lau hilabeteetan aurreko urteko epe berean baino %13,37 kontratu mugagabe gehiago sinatu dira. “Mota honetako 24.350 kontratu gehiago dira. Ez dugu enplegu gehiago sortzeko bakarrik lan egin behar, enplegu hori ere kalitate handiagokoa izan dadin saiatzen ari gara, eta hori seinale ona da”, Artolazabalen iritziz.

 Izan ere, arlo kualitatiboari dagokionean, ez da hobekuntza horren seinale bakarra. Iragan hilabetearekin eta iazko apirilarekin alderatuta, azken hilabete honetan kontratuen bolumena asko murriztu da. Zorionez murrizte horrek ez du kontratatutako pertsonen kopuruan antzeko beherakadarik eragin.

 Iragan hilabetearekin alderatuta, kontratuen kopurua %14,43 murriztu da; iazko datuekin alderatuta, %6 jaitsi da, baina kontratatutako pertsonen kopurua %0,3 baino ez da murriztu. Kontratu-kopuru txikiagoarekin iaz kontratatutako pertsonen antzeko kopuruak lan-egonkortasun handiagoa dagoela adieraz dezake. Artolazabalek adierazi du “Euskadin langabezia %10en azpitik jaisteko helburu dugula  eta bide zuzenetik goazela. Lana guztiona da”.

Afiliazioa

Afiliazioari dagokionez Euskadiko Autonomi Erkidegoak 4.513 pertsona gehitu ditu zerrendara apirilean, hau da, %0,49a. Igoerarik nabarmena, hiru lurraldeetan eman bada ere, Gipuzkoan igarri da, %0,66ko igoerarekin eta 2.017 afiliatu berriekin. Iazko apirilarekin alderatuz igoera 20.079 afiliatuetan kokatu da, hau da, %2,22a. Kasu honetan igoera gehien nabaritu da Arabako lurraldean, %2,71ekoa izan baita.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ConsejeroD7
    2017.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Beatriz Artolazabal, Sailburu: “se confirma la mejoría general del mercado laboral en Euskadi” ➡ https://t.co/AQQn8dnbpW https:…

  • @mikel_uriguen
    2017.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Beatriz Artolazabal, Sailburu: “se confirma la mejoría general del mercado laboral en Euskadi” ➡ https://t.co/AQQn8dnbpW https:…

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Beatriz Artolazabal, Sailburu: “se confirma la mejoría general del mercado laboral en Euskadi” ➡ https://t.co/AQQn8dnbpW https:…

  • @mikel_uriguen
    2017.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Beatriz Artolazabal, Sailburua: “Euskadiko lan-merkatuaren hobekuntza orokorra baieztatu da” ➡ https://t.co/wEcX9EYiyJ https://

  • @ConsejeroD7
    2017.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Beatriz Artolazabal, Sailburua: “Euskadiko lan-merkatuaren hobekuntza orokorra baieztatu da” ➡ https://t.co/wEcX9EYiyJ https://

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Beatriz Artolazabal, Sailburua: “Euskadiko lan-merkatuaren hobekuntza orokorra baieztatu da” ➡ https://t.co/wEcX9EYiyJ https://

Ekitaldiko kargudunak