Berriak
Eu

URAren Zuzendariak IV. NRG4SD latinoamerikar topaketan parte hartu zuen

2010.eko azaroak 10

Garapen Iraunkorrerako Eskualdetako Gobernu Sarearen (NRG4SD) VI. Latinoamericar eta Karibear topaketa azaroak 8 eta 9 bitartean Argentinako Mar del Plata hirian izan zen. Euskadi honako sarearen sortzaileetako bat da eta Iñaki Urrizalki Uraren Euskal Agentziaren Zuzendariak (URA), Euskadiko barnealdeko arroen plan hidrologikoarari buruz hitz egin zuen.


Topaketan hitz egiteko aukeratutako gaia baliabide hidrikoak izan ziren. Urrizalkik Euskadiko arroen ezaugarriak, euskal plan hidrologikoaren eduki nagusiak eta proiektu hau aurrera eramateko aurreikusten diren ekintzak azaldu zituen.

Buenos Aireseko Garapen Iraunkorrerako Erakunde Probintzialak (OPDS) sarera gehitu berria, NRG4SD Idazkaritzarekin batera ekitaldia antolatu zuen.

NRG4SD sareko hiru Lehendakariak izan ziren: Fernando Rei, Sao Pauloko Herrialdeko Ingurune Agentziaren Zuzendaria (CETESB); Natalia Vera, Aragoiko Ingurune Sailaren Nazioarte Alorreko Arduraduna eta Florence Jacquey, Kataluniako Alboko Ordezkaria Argentinan. Ekitaldian baita Paul Carrasco, Bitarteko Gobernuen Erakunde Latinoamerikarraren  Lehendakaria (OLAGI), Homero Biblioni, Argentinako Garapen Iraunkorraren eta Ingurune Idazkaria, Alfredo Montalván, Argentinako Ingurune Kontseilu Federala Lehendakaria (COFEMA) eta Jose Manuel Molina, OPDSko Zuzendari Executiboa, besteak beste.

Konferentzia hauek Latinoamerika eta Cariberako kooperazio aldeaniztun  programa ur gaien barne daude eta 2010ko apirilean Montebideoko hirian  Uruguaien sinatutako Ulermenaren Memoramdundik datoz. URA eta Eusko Jaurlaritzak garatua, memoramdunak 2014a arte indarrean dago eta ur gaietan luzarora egin beharreko elkarlanak finkatzen ditu. Horretarako bai Latinoamerikar bai Europako Instituzio sinatzaile lista luze bat du.

NRG4SD eskualdetako gobernuen nazioarteko erakundeak maila globalean ordezkatzen ditu. Eta beraz, ulermena sustatu, elkarlana eta garapen iraunkorrenganako  nazioarteko ezagutza handiagotzen du. Hiru alorretan lan egiten du: biodibertsitatea, klima - aldaketa, baliabide hidrikoak.

Johannesburgoko (2002) Garapen Iraunkorrerako Munduko Goi - bilerara bertaratutako eskualdetako gobernuez eratua, Sareak gaur egun 29 herrialdetako 45 partaide ditu eta hauei eskualdetako 7 elkarte gehitzen zaizkie. Horrela 500 erakunde baino gehiagoren ahotsak entzun daitezke NRG4SD-aren bidez. Euskadi sarearen sortzaileetako bat da eta co - lehendakaritzan izan da.

Epigrafe: URAren Zuzendaria hitzaldian zehar.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Director de la Agencia Vasca del Agua Iñaki Urrizalki