Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadiko biztanleen herenak dio ingelesa idatzi eta hitz egiten dakiela

2017.eko maiatzak 04

Euskadiko biztanleen herenak dio ingelesa idatzi eta hitz egiten duela eta hizkuntza horren ezagutza nagusi da gazteen artean, gaur argitaratu den Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen ikerketa baten arabera. Ikerketaren helburua EAEko herritarrek atzerriko hizkuntzen ezagutza eta ikasketari ematen dioten garrantzia izan da, euren ezagutza maila, erabilera eta gaur egun ikasten ari direnen egoera aztertuz.  Horretarako, elkarrizketa telefonikoak egin zaizkie 1000 laguni apirilaren lehenengo egunetan. 

Euskadiko hezkuntza sistemak hizkuntzen irakaskuntzari lehen baino garrantzi handiagoa ematen dio.

Euskadiko biztanleek (%95) uste dute atzerriko hizkuntzen ezagutzak garrantzi handia edo nahikoa duela.

Gehiengoaren ustez (%68), euskal hezkuntza sistemak egun atzerriko hizkuntzen irakaskuntzari garrantzia “handia” edo “nahikoa” ematen dio, 2011n aitortzen zitzaiona baino pixka bat altuagoa (%65). Soilik laurden batek uste du garrantzi txikia edo batere ez zaiola ematen. Gaur egun ematen zaion garrantzia aurreko belaunaldiena baino altuagoa da, %75 baitira lehen hizkuntzen irakaskuntzari garrantzia txikia edo batere ez zitzaiola ematen uste dutenak.

Euren lan-bizitzan edo ikasketetan herritarren %73 ez da sentitu kaltetua edo desberdintasun egoeran atzerriko hizkuntzarik ez hitz egiteagatik, hala sentitu den %26ren aurrez aurre. 

Informazio gehiago:

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mikel_uriguen
    2017.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Sociómetro Un tercio de la población vasca dice escribir y hablar inglés ➡ https://t.co/6WC6ugV1RR https://t.co/ThSvkkx2z5

  • @ConsejeroD7
    2017.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Sociómetro Un tercio de la población vasca dice escribir y hablar inglés ➡ https://t.co/6WC6ugV1RR https://t.co/ThSvkkx2z5

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Sociómetro Un tercio de la población vasca dice escribir y hablar inglés ➡ https://t.co/6WC6ugV1RR https://t.co/ThSvkkx2z5

  • @mikel_uriguen
    2017.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Soziometroa Euskadiko biztanleen herenak dio ingelesa idatzi eta hitz egiten dakiela ➡ https://t.co/8Oq9s0gV9V https://t.co/kK

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak