
Tecnaliako ordezkari talde bat Kolonbiako Eusko Jaurlaritzako Delegazioan bixitan
Bogotá, 2010eko azaroak 9
Pasadan asteazkenean, azaroak 9, Tecnaliako ordezkari talde bat Kolonbiako Eusko Jaurlaritzako Delegazioan izan zan bixitan. Alde batetik, Iñaki Martínez, Eusko Jaurlaritzako Ordezkaria Kolonbian, Venezuelan eta Erdi Amerikan eta bestetik, Tecnalia taldeko hiru ordezkari: Leyre Madariaga, Internazionalizazio Zuzendaria; Ciara O´Higgins, ESIC lan-guneen Manager-a eta Nerea Blazquez, negozio berrien garapen arduraduna, bildu ziren.
Tecnaliaren azken berriak eta Kolonbian garatzen hari diren negozio eta ekintzak jakinarazi zioten Iñaki Martínez Jaurlaritzako Ordezkariari. Horrez gain, Kolonbian duten kidearen berri eman zuten eta Delegazioan aurkeztu ere.
Bere aldetik, Iñaki Maríntez, Tecnalia Kolonbian bultzatu eta laguntzeko borondatea eta intentzioa azaldu du.