Eu

Ingurumen Saila eta hogeiren bat enpresa, organizazio eta erakunde Kolonbiako ACODAL Biltzarreko Euskadiren ordezkaritza prestatzen ari dira

2017.eko maiatzak 03
  • Ingurumen Sailak azken hamarkadotan ingurumenaren arloan Euskadik egindako bidea balioetsiko du Kolonbiako hitzorduan, eta Europan duen posizio estrategikoa eta Euskadik klima-aldaketaren aurkako borrokan dituen helburuak eta ekimenak ere balioztatuko ditu
  • Elena Moreno sailburuordeak sailaren laguntza eskaini die enpresei, eta gogoratu du ingurumen-politikak helburu izan behar duela “alde batetik, lurraldearen garapen jasangarria bultzatzea eta, bestetik, Euskadiko enpresek posizio hobea izatea beren merkatuetan”

 

Ingurumeneko sailburuorde Elena Moreno hogeiren bat enpresa, organizazio eta erakunderekin elkartu da gaur goizean Lakuan, ACODALen Uraren, Saneamenduaren, Ingurumenaren eta Energia Berriztagarrien Nazioarteko 60. Biltzarrean Euskadik izango duen ordezkaritzaren jarduerak koordinatzeko. Kolonbiako Ingurumen Ingeniaritzaren Elkarte honen ingurumenaren arloko biltzar hau da nazioarteko egungo panoraman proiekziorik handienetakoa duena, eta Kolonbian egingo da maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitartean. Euskadik protagonismo berezia izango du Biltzarrean; izan ere, Aclima – Euskadiko Ingurumen Industrien Kluster Elkartea da biltzarraren antolatzaileetako bat. Edizio honetan hainbat herrialdetako (Kolonbia, Frantzia, Espainia, Israel, Estatu Batuak, Alemania, Herbehereak, Hegoaldeko Korea…) 2.000 pertsona inguruk izango dute uraren, saneamenduaren, energia berriztagarrien eta hondakin-kudeaketaren inguruko ekimenak aurkeztu eta eztabaidatzeko aukera. 

Topaketan izango dira Ingurumeneko sailburuorde Elena Morenorekin, Ihobeko zuzendari nagusi Jesús Losadarekin eta URAren zuzendari Ernesto Martínez de Cabredorekin batera, Aclimaren presidente eta zuzendari nagusi, Xabier Caño eta Kristina Apiñaniz, Industriako sailburuorde Javier Zarraonandia, Gipuzkoako Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatu José Ignacio Asensio, Nazioartekotzeko zuzendari Ainhoa Ondarzabal eta UPV/EHUko José Francisco Cambra. Bertan izango dira, era berean, besteak beste, enpresa hauen ordezkariak ere: Hirisens, Bunt Planet, Idom, Ik-Ingeniaritza, Eko3r, Bidatek, Constructec Duktil, CEIT, Eko-REC, Tradebe, Sener, Adur eta MTL, Euskadiko Mugikortasuna eta Garraioa Klusterra.

Ingurumeneko sailburuordeak bertaratuei adierazi die Sailaren asmoa dela azken hamarkadotan ingurumenaren arloan Euskadik egin duen bidea eta Europan lortu duen posizio estrategikoa balioestea, bai eta Eusko Jaurlaritzak ingurumen-politiketan dituen helburuak eta ekimenak eta, besteak beste, klima-aldaketaren eta berotegi-efektuko gas-isurketen aurkako borrokan eta ekonomia zirkularraren garapenean dituen erronkak balioztatzea ere.

Euskadiko enpresak nazioartekotzearen garrantzia eta ACODAL enpresentzat erakusleiho interesgarria dela kontuan hartuta, Ingurumeneko sailburuordeak sailaren laguntza eskaini die guztiei, eta gogoratu die ingurumen-politikaren helburua dela, “batetik, lurraldearen garapen jasangarria bultzatzea eta, bestetik, Euskadiko enpresek posizio hobea izatea beren merkatuetan”.

Era berean, gogoratu du ingurumenarena gaur egun gorabidean dagoen sektore ekonomikoa dela, eta iaz 3.000 milioi eurotik gora fakturatu zituela eta Euskadiren BPGren % 5,3 dela une hauetan. “Negozio berriak eta enplegu berriak sortzeko aukera-iturri bihurtu behar dugu, kontuan hartuta ingurumen-politika aurreratuen garapenarekin erlazionatuta dagoela”.

Eta adierazi du, bestalde, lehiakortasun-faktore esanguratsua bihurtzen ari dela edozein sektoretako edozein enpresarentzat. “Herritarrak egunez egun gero eta gehiago dute gogoan ingurumena, eta hasita daude enpresei eskatzen ingurumenaren eta jasangarritasunaren arloko faktoreak barneratu ditzatela ekoizpen-prozesuetan eta enpresa-kudeaketan", esan die.

Bestalde, Euskadiko Ingurumen Industrien Kluster Elkarteak espero du biltzar honetan parte hartzeak Kolonbiako merkatuan sartzen lagunduko diela ingurumenaren sektoreko enpresei. Aclimak 20 urte daramatza lanean arlo honetan, eta esperientzia horri esker Euskadiko ingurumen-sektorearen erreferente bihurtu da. Bere baitan biltzen ditu sektore pribatua (industriak eta zerbitzuak), ezagutzaren sektorea (unibertsitateak eta zentro teknologikoak) eta sektore publikoa, eta gaur egun 100 bazkide ditu, eta horietatik 78 enpresak dira (ekoindustria eta ingurumen-zerbitzuak). Honako 6 balio-kate hauek daude bertan ordezkatuta: hondakinak (minimizatzea, berrerabiltzea, birziklatzea, kudeatzea eta baliaraztea); lurzoru kutsatuak (ikerketa eta berreskuratzea); uraren, airearen eta klima-aldaketaren ziklo integrala; ekosistemak; ekoizpen ekoeraginkorra; eta ekodiseinua.   

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @iarriolal
    2017.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    Sesión de Control al Gobierno en @Pvasco_EuskoL ➡ https://t.co/B9a6uBKOn3

  • @IngurumenEJGV
    2017.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    Medio Ambiente prepara con una veintena de empresas, organizaciones e instituciones la presencia vasca en el... https://t.co/AlLEROnhe2

  • @GloriaVzquez9
    2017.eko maiatzak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: El equipo de @IngurumenEJGV junto a 20 empresas vascas que acudirán a Colombia.Preparan ACODAL➡ https://t.co/LBlyNnI5HM htt…

  • @danielsenderos
    2017.eko maiatzak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: El equipo de @IngurumenEJGV junto a 20 empresas vascas que acudirán a Colombia.Preparan ACODAL➡ https://t.co/LBlyNnI5HM htt…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak