Berriak Lehendakaritza
Eu

Euroeskualdeak abian jarri du mugaz gaindiko garraioa hobetzeko Transfermuga proiektuaren bigarren fasea

2017.eko maiatzak 04

Akitania / Euskadi / Nafarroa Euroeskualdeak  Transfermuga 2 proiektua aurkeztu du, mugaz gaindiko garraio jasangarriaren eskaintza hobetu eta pertsonen eta merkantzien joan etorriak eta mugikortasuna bultzatzeko.

Proiektuarentzako 839.000 € emango dira eta Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetza Programa Eragilea deituriko Europako funtsekin kofinantzatuko da. Gaur goizean aurkeztu dute hori Donostian, Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendari Mikel Antonek, Peio Pellejero Nafarroako Komunikazio eta Erakunde Harremanetarako zuzendari nagusiarekin eta Mathieu Bergé Akitania Berria Eskualdeko kontseilari eta euroeskualdearen mugaz gaindiko lankidetzaren arduradunarekin batera.

Transfermuga proiektuaren lehenengo faseak, 2013an hasitakoak, aukera eman du mugaz gaindiko mugikortasunaren eskaria identifikatzeko eta proposamen operatibo batzuk aurkezteko: autobusak Irunera arte eramatea, Hegobus sare berria mugaren beste aldera zabaltzea; txartel konbinatuak sortzea;  Hendaian geltoki bat egiteko proiektua; eta bidaiariarentzako informazio atari bat eta mugaz gaindiko ibilbideak kalkulatzeko tresna bat sortzea (transfermuga.eus).

Orain,  Transfermuga proiektuaren bigarren faseak dinamika hori epe ertainera eta luzera finkatzea bideratuko du, proiektuaren bultzatzaileak adierazi duten moduan. Horretarako, proiektuak mugaz gaindiko web plataforma bat sortzea aurreikusi du operadore guztiek datu ireki guztietara (open data) sartzeko aukera izan dezaten, bidaiariari emango zaion informazioa hobetzeko asmoz. Era berean, azterketa espezifikoak egingo dira autobusetarako eta trenetarako, proiektu berriak lekuan bertan aktibatzeko aukera izan dezaten.

Informazio gehiago: 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak