Eu

Isabel Muelak adierazi duenez “Turismo jasangarriak herritarrentzako onurak dakartza“

2017.eko maiatzak 04

Isabel Muela Turismo eta Merkataritzako sailburuordeak “Welcome” izeneko kongresua inauguratu du gaur BECen. Sailburuordearen hitzetan “badaukagu hazteko gaitasuna, baina ez dugu edozein modutan egingo”. “Welcome” ikasteko, ideiak eta proiektuak eztabaidatzeko eta trukatzeko turismoko profesionalen foroa da.

Sailburuordeak ekitaldiaren garrantzia goraipatu duenez,  “foro hau egon beharreko lekua da gure negozioak edo helmugak eraldaketaren kontzeptuarekin lotze aldera. Turismoari begira eta turismoan bertan berritzea xede duen etengabeko eboluzioan dabilen foroa da

Muelak azaldu duen moduan, turismoa gure ekonomiako sektorerik dinamikotariko bat da. Berrasmatzen ari den sektorea, aukerak zein arautuak izan behar diren eredu berriak dituena. Sailburuordeak azaldu duenez, aurrekoa egin ahal izateko, ikuspuntu zabala beharko da, ikerketa sakonak eta foro honetan egongo diren adituen aholkua.

Alde horretatik, sailburuordeak gogora ekarri du turismoak eman dituen datu onak eta azpimarratu du hazteko dugun gaitasuna “baina ez dugu edozein modutan egin nahi. Hori dela eta,  sektoretik, bisitarienetik, joera orokorrenetatik eta bertakoenetatik  heltzen zaizkigun inputak, aztertu eta kontuan hartu behar ditugu; turismoa hazteko proiekzioak, berrikuntza teknologikoak, aldaketa demografikoak, turismo-mota berriak, baita nazioarteko testuinguru ekonomikoa eta politikoa”

Era berean,Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Manuel Butler, TurEspañako zuzendaria gonbidatu du. Butlerrek  jasangarritasun ekonomiko eta sozialari buruz hitz egongo du. Horren harira, Muelak komentatu duenez, “Administraziotik oso kontuan izan behar ditugu joera horiek guztiak gure turismo-politiketan azken xedea  den herritarren ongizate ekonomikoa eta soziala ezarri ahal izateko”.

Amaitzeko, sailburuordeak esan duen bezala, “jasangarritasunak, integratzailea den turismo horrek, orekatua eta bidezkoa den bisitatutako lurraldeko herritarren eta bisitariaren arteko harremanari kultur elkartrukea ematen dio“ 

Welcome

Welcome gure sektorean liderrak diren turismo arloko profesionalen foro bat da, egoera aldakorrean eta mundura konektatuta bizi duen turismo sektoreak dituen kezka eta beharrei erantzuteko sorturiko ekitaldia. Welcome ekitaldiaren edukiak sektorearen etorkizuneko joerak aztertzen osatzen dira, berrikuntza ekimenak erakutsiz.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @isabelcadaval
    2017.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Isabel Muela sailburuordeak adierazi duenez “#Turismo #jasangarria-k herritarrentzako onurak dakartza“ ➡ https://t.co/tfcbeIO9u6

  • @a_retortillo
    2017.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Isabel Muela sailburuordeak adierazi duenez “#Turismo #jasangarria-k herritarrentzako onurak dakartza“ ➡ https://t.co/tfcbeIO9u6

  • @G_landaburu
    2017.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @muelalopez: “El turismo sostenible revierte en beneficios para la ciudadanía” ha afirmado Isabel Muela https://t.co/16REK48z7g

  • @xabierbasanez
    2017.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @muelalopez: “El turismo sostenible revierte en beneficios para la ciudadanía” ha afirmado Isabel Muela https://t.co/16REK48z7g

  • @isabelcadaval
    2017.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @muelalopez: “El turismo sostenible revierte en beneficios para la ciudadanía” ha afirmado Isabel Muela https://t.co/16REK48z7g

  • @muelalopez
    2017.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    “El turismo sostenible revierte en beneficios para la ciudadanía” ha afirmado Isabel Muela https://t.co/16REK48z7g

  • @Basquetour_eus
    2017.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    Isabel Muelak adierazi duenez “Turismo jasangarriak herritarrentzako onurak dakartza“ https://t.co/6cUXIRLbnD

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak