Eusko Jaurlaritzak 450.000 euro bideratuko ditu dantzari loturiko jarduerak sustatzera (Gobernu Bilera 2017-05-02)
Formatu txikiko dantza lanen ekoizpena babesteko modalitate berri bat sortu da
Eusko Jaurlaritzak 450.000 euroko kontu-saila onartu du dantzari loturiko jarduerak sustatzeko xedearekin. Deialdiak bost laguntza-modalitate aurreikusten ditu eta, berritasunen artean, formatu txikiko dantza lanen ekoizpena babesteko modalitatea dago.
Dantza arloko jarduera berezien gauzatzea xede duten diru-laguntzak deitu eta arautzen dituen agindua onartu du Gobernu Kontseiluak, gaurko saioan, 2017 ekitaldirako. Bere bost modalitateak ondokoak dira:
- Sorkuntza koreografikoa (28.800 euro).
- Dantza lanen ekoizpena I (60.000 euro).
- Dantza lanen ekoizpena II (200.000 euro).
- Dantza konpainien kontsolidazioa (110.000 euro).
- Etengabeko prestakuntza eta dantza arloko profesionalak babestea (51.200 euro).
Deialdiaren oinarrien arabera, deialdi honen xedea da dantza sustatzea beren kalitatea bermatua duten proiektuak diruz lagunduz, bai sorkuntzaren eta ekoizpenaren arloan bai prestakuntzari, sentsibilizazioari eta arlo profesionalaren babesari dagokienean ere. Diru-laguntzak eskatzeko epea hilabete batekoa izango da, deialdia argitaratu den egunetik hasita.
-
2017-05-08
Comentario de Twitter:
Eusko Jaurlaritzak 450.000 € bideratuko ditu dantzari loturiko jarduerak sustatzera (Gobernu Bilera 2017-05-02)
https://t.co/weFXk2eufb